Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak martxan jarri du klima aldaketa, genero eta garapenari buruzko blog bat

Klima-aldaketa, mundu-mailako fenomenoa izaki, mehatxu bat da giza garapenarentzat; 2007tik hona, UNESCO Etxeak mehatxu horrekin lotutako alderdiei heldu die, euskal gizarteko hainbat eragilerekin batera; azken xedea da klima-aldaketaren aurkako borroka pobreziaren aurkako borroka-estrategia gisa txertatu ahal izatea kooperazioaren arloan.

Ahalegin horren ondorioz sortu da blog hau, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Arabako Foru Aldundiaren babesari esker, eta helburua da generoaren, garapenaren eta klima-aldaketaren arloetan gauzatzen ari diren jarduerak ezagutaraztea, bai tokian tokikoak eta eskualde-mailakoak, bai estatuko eta nazioarteko esparruetakoak.

Blog formatuan egitea bururatu zitzaigun; izan ere, formatu honek irakurleekin elkarreragina izatea errazten du, eta horrela, sarrera bakoitza iruzkindu eta eztabaidatu daiteke; ildo horretatik, tresna horrek informazioa sentsibilizazio handiz emateko aukera ematen du, eta aldi berean, gizarteak eragile aktibo gisa parte har dezake.

Espero dugu gustuko izatea, eta informazioa, hausnarketak eta proposamenak partekatu ahal izatea blogean parte hartzen dugunon artean

Bloga bisitatu eta parte hartu hemen: www.klimaetagarapena.org

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco