Azken berriak
atzera ES|EN
Gasteizen zehar, berdez eta morez. Berdintasuna da guztiok batzeko bidea

Emakumeen Nazioarteko eguna dela eta, UNESCO Etxeak, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailarekin, Euskal Trenbide Sarearekin, Euskotrenekin Arabako Foru Alduandiarekin eta Green Capital Vitoria-Gasteizko Udalarekin, gonbitea egin nahi die gure bidaiariei, emakume zein gizonei, Gasteizen zehar berdez eta morez hitzaldira.

Hitzaldia Pilar Vega geografo urbanistak emango du (mugikortasun, garraio eta genero arloan aditua da), martxoaren 26an 12:00ean.

Pilar Vegak garraioaren eta mugikortasunaren inguruko hainbat lan eta azterlan egin ditu, bai eta generoaren gaineko argitalpenak ere, emakumeak eta mugikortasuna batera lantzen dutenak. Gaur egun, lurraldearen eta garraioaren plangintzaren inguruan dihardu.

Hitzaldiaren helburua da Gasteizko hiritarren gizarte-sentsibilizazioa handitzea iraunkortasunaren eta genero-berdintasunaren balioekiko, eta horrekin batera ekofeminismoaren balioak ezagutaraztea, gure garaiko ingurumen- eta gizarte-premiei erantzuteko modu bat baita.

Ekintza berean, gainera, Euskotrenek bere Berdintasunerako 2. plana aurkeztuko du, iraunkortasunaren eta berdintasunaren alde duen konpromisoaren eta erronkaren adierazle. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak, ETS-k eta Euskotrenek lan handia egiten dute ingurumen-kalitatea, eraginkortasun ekonomikoa eta gizarte-ekitatea lortzeko, eta mugikortasuna eta irisgarritasuna berdintasunez gauzatzeko aukera ematen duen garraio publikoa sustatzen dute.

Eguna: 2012 martxoaren 26an

Ordua: 12:00

Lekua: Europa Biltzar Jauregia. Gasteiz

Informazio gehiago:

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila

UNESCO Etxea:

e-posta: kultura@unescoetxea.org ; tfna.: 94 427 64 32

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco