Azken berriak
atzera ES|EN
Zientziaren aurrerabidearen onurak eta aplikazioak baliatzeko eskubidea

Nazio Batuetako Giza Eskubideen Goi Mandatariak kultura-eskubideen arlorako duen aditu independenteak txosten bat aurkeztuko du 2012ko ekainean. Txosten horretan, zientziaren aurrerabidearen onurak eta aplikazioak baliatzeko eskubidea aztertu eta eskubide horrekin lotutako lorpenak eta erronkak ebaluatuko dira. Aditu independentearen arabera, eskubide horrek bere baitan hartzen ditu zientzia guztiak: bizitzaren zientziak, fisika eta kimika, portaeraren zientzia eta gizarte-zientziak, bai eta ingeniaritza- eta osasun-arloko lanbideak ere.

Eskubide hori betetzeko, hau guztia bermatuko duten neurriak hartu behar dira:

(a) gizabanako guztiek, batez ere baztertuko taldeek, eskura izatea zientziaren jakintzaren eta aurrerabidearen onurak eta aplikazioak, duintasunez bizitzeko beharrezkoak direnak, bai eta proposatutako ikerketa- eta garapen-arloetako erabakietan parte hartzeko informazioa ere;

(b) zientzia-arloan ikerketak egiteko ezinbesteko askatasuna izatea, bai eta zientzialariek libreki pentsatzeko, iritziak eragozpenik gabe emateko eta bidaiatzeko askatasuna izatea ere;

(c) ikerketa zientifikoa eta aplikatua egiteko moduek ez urratzea giza eskubideak;

(d) zientzia-azpiegitura sendoak jartzea, kontuan hartuta zer giza eta finantza-baliabide behar diren zientziaren aurrerabidearen onurak eta aplikazioak baliatzeko eskubidea betetzeko; eta

(e) nazioarteko harremanak eta lankidetza garatzea eta sustatzea.

Txosten hori egiteko lanetan, UNESCO Etxeak oinarrizko dokumentu bat egingo du aditu independenteak egingo duen lana indartzeko asmoz. Dokumentu hori baliagarria izango da zientziaren aurrerabidearen onurak eta aplikazioak baliatzeko eskubideaz gehiago jakin nahi dutenentzat.

Informazio gehiago:

Zientziaren aurrerabidearen onurak eta aplikazioak baliatzeko eskubidea (pdf 200KB)

Nazio Batuetako Giza Eskubideen Goi Mandatariak kultura-eskubideen arlorako duen aditu independentea

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco