Azken berriak
atzera ES|EN
"Klima-aldaketarako egokitzapean generoa txertatuz" jardunaldien ondorioak eta txostena eskuragarri daude

2011ko azaroaren 24an eta 25ean, Klima-aldaketarako egokitzapean generoa txertatuz jardunaldiak egin genituen Bizkaiko Foru Liburutegian, Bilbon. UNESCO Etxeak antolatu zituen jardunaldiak, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren laguntzari esker.

Jardunaldiak bi saiotan banatu genituen: azaroaren 24ko goizean, saio teoriko bat egin genuen, eta, hurrengo eguneko goizean, berriz, lantegi praktiko bat.

Besteak beste, hizlari hauek parte hartu zuten jardunaldietan:

  • Paula Silva. Klima-aldaketan, hondamendi-arriskuen kudeaketan eta nazioarteko garapenean aditua den aholkularia.

  • Eva M Vicente Morales. IPADE fundazioa. Garapenerako Hezkuntza Arloaren koordinatzailea.

  • Ricardo Marapi Salas. CEPES Peruko Gizarte Ikasketen Zentroa. "Clima Yachaywasi" kanpainaren koordinatzailea. Kazetaria eta komunikatzailea da, eta genero-ikasketen graduondokoa egina du.

  • Sarah de Roure. Emakumeen Mundu Martxa.

Moderatzaile-lanetan aritu zen Estibaliz Sanz Gogeaskoetxea, Klima Aldaketaren aurkako Bilboko Bulegoko zuzendaria.

Jardunaldietan, 25 lagunek parte hartu zuten; erakundeetako ordezkariak eta herritar zibilak ziren guztiak ere.

Esteka honen bidez ikus daitezke jardunaldien txostena eta ondorioak:

Jardunaldien txostena eta ondorioak (pdf - 500kb)

Argazkia: Inaugurazio-ekitaldia: Pilar Dosal, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasunerako eta Herritarren Eskubideetarako Zuzendaritza Nagusiaren ordezkaria; Aitziber Fernandez, Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Hiritartasuna Saileko ordezkaria; eta Monika Hernando, UNESCO Etxearen programen koordinatzailea.

Babesleak:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco