Azken berriak
atzera ES|EN
Europako Kontseiluko Parlamentu Batzarrak onartu egin du kultura-bizitzan parte hartzeko eskubideari buruzko gomendio-testua

2012ko urtarrilaren 24an, UNESCOren zuzendari nagusia den Irina Bokovak pertsona guztiak kultura-bizitzan parte hartzeko eskubideari buruzko eztabaidan parte hartu zuen. Europako Kontseiluko Parlamentu Batzarrak (EKPB) urtarrilaren 23tik 27ra Estrasburgon egin zuen neguko saioan egin zen eztabaida hori, hain zuzen ere. EKPBren saio horretan, aipatzekoak dira Erresuma Batuko lehen ministroa den David Cameronek esandakoak, bai eta Finlandiko presidentea den Tarja Halonenek eta NBE-Emakumeak saileko zuzendaria den Michelle Bacheletek esandakoak ere.

UNESCOk hainbat hamarkadaz geroztik kultura-eskubideen alde lan egin duela azpimarratu zuen Irina Bokovak bere mintzaldian. Horrez gainera, berriro ere aipatu zuen kultura oso garrantzitsua dela garapena lortzeko, eta, azpimarratu zuen beharrezkoa dela gizabanako guztiek kultura-bizitzan parte hartzeko duten eskubidea nazio-mailako politiketan sartzea. Giza eskubide guztiak betetzeko ezinbestekoa da kultura-eskubideak betetzea. UNESCO giza eskubide guztien unibertsaltasunaren alde dagoela azpimarratzeko, zuzendari nagusiak hizpidera ekarri zuen UNESCOk kultura-aniztasunari buruz egindako Adierazpen Unibertsalaren 4. artikulua. Ezin da kultura-aniztasuna erabili nazioarteko zuzenbidearen bidez bermatutako giza eskubideak urratzeko edo murrizteko".

Parlamentu Batzarrean parte hartzeaz gainera, zuzendari nagusia bildu egin zen  Parlamentu Batzarraren presidentea den Jean-Claude Mignonekin, Europako Giza Eskubideen Komisarioa den Thomas Hammarbergekin eta Europako Kontseiluko idazkari nagusia den Thorbjorn Jaglandekin.

Informazio gehiago:

UNESCOren zuzendari nagusiaren hitzaldia

Erreferentziazko dokumentua (ingelesez)

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco