Azken berriak
atzera ES|EN
LAN ESKAINTZA: giza garapenerako kultura programako teknikaria

UNESCO Etxea Centro UNESCO Euskal Herria pertsona baten bila ari da, GIZA GARAPENERAKO KULTURA PROGRAMAKO TEKNIKARIA

Kulturaren, giza garapenaren eta ondarearen alorrean ezaupideak eta esperientzia dituen pertsona bat behar da.

Nazioarteko eremuan eskarmentua eta proiektuei buruzko ezagutza teknikoak dituen pertsona izan behar du.

Maila oneko euskara behar da, baita ingelesa edo frantsesa lanerako hizkuntza gisa erabiltzeko gaitasuna ere.

 

Lanpostuaren helburuak:

  • Unesco Etxearen Kultura eta Garapen Programa eduki teorikoz bete, definitu eta gauzatu, eta horretarako proiektu eta jardueren plangintza, koordinazioa, gauzatzea, ebaluazioa eta justifikazioa egin.

  • Plangintza estrategikoan eta erakundearen kudeaketa orokorrean parte hartu, eta Kultura eta Garapen Programa egokitu, helburu orokorren arabera.

  • Giza garapenean kultura-ikuspegiaren txertaketa bultzatzea eta euskal ondasunak bertan eta nazioartean ildo horretan sustatzea helburu duen Unesco Etxearen Programa definitu, koordinatu eta kudeatu

Interesa izatekotan bidal ezazu CV zehatza, motibazio-gutuna (ezinbestekoa) eta argazki berri bat

2012ko martxoaren 12a baino lehen.

GAIA: Kultura. Ref. 01/12.

e-posta: info@unescoetxea.org

Lotura honetan aurki dezakezue informazio osoa:

GIZA GARAPENERAKO KULTURA PROGRAMAKO TEKNIKARIA (pdf - 100KB)

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco