Azken berriak
atzera ES|EN
Jon Landaburuk irabazi du Linguapax 2012 Saria, Kolonbiako hizkuntza-aniztasunari buruz egindako ikerketengatik

1999. urteaz geroztik, otsailaren 21ean ospatzen da, UNESCOren ekimenez, “Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna”. Ospakizun horren helburua da hizkuntza-aniztasunaren eta heziketa eleaniztunaren balioa nabarmentzea. Egun hori abagune eraginkorra da, orobat, hizkuntza-aniztasunaren eta eleaniztasunaren aldeko mobilizazio gisara.

Urtero legez, Liguapax-Unescocatek egun horretantxe ematen du ezagutzera Linguapax Sariaren irabazlea. Hizkuntzalari, ikertzaile eta gizarte zibileko bestelako aktibisten lana aitortzea da sari horren asmoa, munduko hizkuntza-aniztasuna sustatzeko lanean nabarmendu izanagatik, hain zuzen ere.

Jon Landaburu Illaramendiri egokitu zaio aurten saria, UNESCO Etxeak eta EHUren Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak  hautagai gisa proposatu ondoren. Izan ere, nazionalitate frantses eta  kolonbiarreko ikerlari euskaldun hau espezialista eta erreferentzia nagusitzat jotzen da Kolonbiako hizkuntza indigenen arloan. Berrogei urtetik gorako lan eta konpromiso pertsonalaren ondotik, Jon Landaburu Kolonbiako hizkuntza eta hizkuntza-ekologia autoktonoak sakonean ezagutzera iritsi da, zuzeneko esperientziaren eta murgilketaren bidez; halaber, bere izena ezinbestekoa bilakatu da hizkuntza horiek babesteari eta suspertzeari dagokionez.

Informazio gehiago:

Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna – UNESCO

Linguapax 2012 Saria

Berria (21-02-2012). Hizkuntzalaria

Deia (21-02-2012). El lingüista Jon Landaburu, galardonado con el Premio Linguapax

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco