Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak eztabaida-foro bat antolatu du Iraunkortasuna eta Ekitatea, etorkizun hobea guztiontzat aztergai hartuta eta 2011ko Giza Garapenari buruzko Txostena aurkeztuko du

UNESCO Etxeak eta Nazio Batuen Garapenerako Programak (UNDP), Getxoko Udalaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin, eztabaidarako eta gogoetarako foro bat antolatu dute datorren otsailaren 29rako Getxon, iraunkortasunak eta ekitateak garapenarekin duten lotura aztergai hartuta. Horrez gain, egun berean, arratsaldez, 2011ko Giza Garapenari buruzko Txostena aurkeztuko dute UNESCO Etxearen Gasteizko egoitzan. Bi ekitaldietan hemengo eta nazioarteko adituak izango dira.

Iraunkortasuna eta Ekitatea, etorkizun hobea guztiontzat eztabaida-foroa garapen, ekitate edota iraunkortasunaren arloko espezialistei zuzendurik dago eta bertan parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea. Getxoko Villamonteko Kultur Etxeko aretoan (Villamonte, 8) izango da Foroa, 10:00etatik 12:30era.

2011ko Giza Garapenari buruzko Txostenaren aurkezpen ofiziala, berriz, 19:00etatik 20:00etara izango da UNESCO Etxearen Gasteizko egoitzan (Zapatari kalea, 8).

Ekitaldiko sarrera librea izango da, baina lokalaren edukiera mugatua denez, eskertuko da bertaratzeko asmoa aurrez baieztatzea.

Bi ekitaldi horietara bertaratzeko asmoa telefono bidez (944 276 432) edo helbide elektroniko honen bidez baiezta daiteke: a.uria@unescoetxea.org

** Iraunkortasuna eta Ekitatea, etorkizun hobea guztiontzat eztabaida-foroaren egitaraua eta 2011ko Giza Garapenari buruzko Txostenaren aurkezpen ofiziala ikusteko, egin klik esteka honetan

Argazkia: UNDP/Arantxa Cedillo

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco