Azken berriak
atzera ES|EN
Ekonomia, Gizarte eta Kultura arloko Eskubideei buruzko UNESCOREN argitalpena

UNESCO Etxeak gaztelaniara itzuliko du Eskubideen ikuspegitik pobreziarekin amaitzeko ekimenei buruzko UNESCOren Eskuliburua.

UNESCOk Empowering the Poor Through Human Rights Litigation eskuliburua aurkeztu du. Pobreziarekin amaitzeko lan horretan erakundeak eta gobernuak gidatuko dituen tresna pedagogikoa izan nahi du argitalpenak.

Eskuliburuaren helburua da zenbait ekimen sustatzea, hala nola erakundeen arteko jakintza-trukea, horien bidez ekonomia, gizarte eta kultura arloko eskubideak zehazteko eta ezartzeko eta, bide horretatik, pertsonen duintasuna oinarritzat duten garapeneko proiektuak bultzatzeko. Horrez gain, eskuliburuak gida praktikoa izan nahi du Ekonomia, Gizarte eta Kultura arloko Eskubideei loturiko oinarrizko kontzeptuak definitzen laguntzeko.

UNESCOren arabera eskubide horiek funtsezkoak dira pobreziaren aurkako borrokan eta, horregatik, giza eskubideen gizarteratzea eta errespetua oinarri izango duten garapeneko hainbat programa sortu ditu, arriskuan dauden herritarrak herritar aktibo bihur daitezen.

Dokumentu hori idazteko, UNESCO Etxearen laguntza izan du UNESCOk; zehazki, kanpoko aholkulari lanak egin ditu UNESCO Etxeak. Lan hori gaztelaniara itzultzeko eta gaztelaniaz editatzeko eta argitaratzeko ardura ere hartu du UNESCO Etxeak.

Empowering the Poor Through Human Rights Litigation (1.38MB)

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco