Azken berriak
atzera ES|EN
Indigenen eskubideak babesteko orduan hizkuntzek eta kulturak duten betekizunari buruzko galdeketa

Indigenen eskubideak eta nortasuna sustatzeko nahiz babesteko orduan hizkuntzek eta kulturak duten betekizunari buruzko galdeketa publikoa egiten ari da egun Herri Indigenen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Adituen Mekanismoa.

Izan ere, 2007an onartutako Herri Indigenei buruzko Nazio Batuen Adierazpenaren helburuak betetzeko neurriei eta inplementazio-estrategiei buruzko txostena aurkeztuko du Adituen Mekanismoak Giza Eskubideen Batzordearen aurrean 2012ko uztailean.

Hortaz, hizpide dugun Adierazpenaren inplementazioa zertan den eta herrialde bakoitzean indigenen eskubideak zer egoeratan diren jakiteko asmoz, galdeketa publikoa egiteaz gain, informazioa eskatu zaie GKE-ei, indigenen elkarteei eta indigenen giza eskubideen alorrean lan egiten duten beste elkarte batzuei.

Heldu den otsailaren 17an amaitzen da galdeketak entregatzeko epea.

Informazio gehiago:

galdeketa publikoa

Galdeketa

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco