Azken berriak
atzera ES|EN
"Nola eragin nazioarteko gailurretan?. Rio + 20 Goi Bilera" ikastaroa

2012ko otsailaren 22a eta 23a Nola eragin nazioarteko gailurretan?. Rio + 20 Goi Bilera ikastaroa Bilbon izango da, UNESCO Etxeak antolatuta.

2012ko ekainean, Rio +20 Goi Bilera egingo dute Brasilen, 1992ko Lurreko Goi Bilera sonatu hura egin zenetik 20 urtera. Garapen iraunkorraren oinarriak Lurreko Goi Bilera hartan ezarri zituzten, hain zuzen ere. Ekimen hori garrantzitsua da giza garapen iraunkorra lortzeko: egindako aurrerapenak aztertuko dituzte, eta erronka berriei nola heldu erabakiko dute.

Gizarte zibilak ezinbesteko eginkizuna du goi-bileretan; ahotsa izan behar du, eta modu aktiboan parte hartu behar du, arrazoibideak zabalduz eta proposamenak eginez.

Ikastaro honen bidez, gizarte-mugimenduek (GGKE-ek, ingurumen-taldeek, talde feministek, etab.) Rio +20 Goi Bileran parte hartzea nahi dugu; bilera aurretik, bilera egiten denean eta bilera ondoren, hain zuzen ere. Sendotu egin nahi dugu talde horiek nazioarteko bileretan duten parte-hartzea. Azken finean, helburua da ingurumen-iraunkortasuna lortzeko gainditu behar diren erronkei erantzutea, bai eta giza garapen iraunkorra eta bidezkoa lortzea ere.

Gizarte-taldeak eta euskal erakunde publikoak trebatzea, parte-hartzaile aktiboak izan daitezen nazioarteko bileretan, batez ere, Rio +20 Goi Bileran da bere helburua

Gizarte-erakundeetako ordezkarientzat eta beste hainbat arlotan (ingurumena, garapenerako kooperazioa, feminismoa, immigrazioa...) diharduten pertsonentzat; oro har, giza garapen iraunkorra, justua eta bidezkoa sustatu nahi dutenentzat zuzenduta dago

Sarrera librea

Plaza mugatuak

Ezinbestekoa da izena ematea

Informazio gehiago, egitaraua eta izen-emateak esteka honetan

Babesleak:

Laguntzailea:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco