Azken berriak
atzera ES|EN
Aurkezpena: UNESCOren Eskola Elkartuen Mundu sarearen Programa

Urtarrilaren 23an UNESCO Etxeak aurkeztuko du Gasteizen UNESCOren Eskola Elkartuen Mundu sarearen Programa. Sare honek munduko osoko 180 herrialdetako 9.000 ikastetxe baino gehiago biltzen ditu eta bere helburua kalitatezko hezkuntza sustazea da, askatasunaren, justiziaren eta giza garapenaren alde.

Ekitaldi honetan aurkeztuko ditugu sare honek ikastetxeei eskaintzen dizkien aukerak eta sarean gauzatu diren proiektuak eta esperientziak ere. Horretarako, sarera elkartu diren bi ikastetxe izango ditugu: Gasteizeko Sagrado Corazn Carmelitas Ikastetxea eta Ortuellako San Felix Ikastetxea.

Ekitaldia arratsaldeko 6etan izango da UNESCO Etxearen egoitzan (Zapatadenda, 8) eta programa honetan interesatuta dauden ikastetxeek, zein erakundeek edo pertsonek parte hartu ahal dute.

Parte hartzea baieztatzeko, harremanetan ipini Monika Vazquezekin ondorengo posta elektronikoz edo telefonoz:

m.vazquez@unescoetxea.org

94 427 64 32



Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco