Azken berriak
atzera ES|EN
Garbitu dezagun Mundua Euskadi 2011

Garbitu dezagun mundua - Euskadi 2011 ekimena honako erakunde hauek bultzatu dute: UNESCO Etxea eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila eta Ingurugela. Eta beste hauek lagundu egin dute ekimena: Clean Up the World kanpainak eta Nazio Batuen Ingurumenerako Programak (NBIP) (PNUMA).

Arestian esan dugunez, Nazio Batuen Ingurumen Programa (NBIP) (PNUMA) laguntzaile izan da aurten nazioarteko kanpaina horretan. Ekimenaren 21. urteurrenean, Gure ingurunea, gure planeta, gure ardura hartu da goiburutzat, gogorarazteko gure hurbileko ingurumena garbitzeak, lehengoratzeak eta kontserbatzeak eragina duela mundu zabalean.

Euskal Autonomia Erkidegoko 26 udalerritako 3.000 pertsona inguruk hartu dute parte Garbitu dezagun mundua Euskadi 2011 ekimenean irailaren 16tik azaroaren 16ra; beren ingurunearen ardura ez ezik planeta osoko ingurumenaren ardura ere hartu dute, horixe baita planeta hobetu ahal izateko bide bakarra: guzti-guztion ahalegina eta parte-hartzea. Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat adinetako pertsonek eta taldeek hartu dute parte ekimenean: eskolek, enpresek, industrialariek, bizilagun-elkarteek, lagun-taldeek eta elkarteek. Horiek guztiek, Eskolako Agenda 21, Azterkosta eta Ibaialde programekin eta ingurumen-hezkuntzako ekipamendu eta UNESCO Etxearekin elkarlanean, 60 jarduera inguru egin dituzte: hainbat ingurune garbitu, hondakinak birziklatu eta berreskuratu, bertako basoak kontserbatu eta lehengoratu, baratzak eta lorategiak egokitu, mugikortasun iraunkorreko, sentsibilizazioko eta informazioko ekintzak, etab.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco