Azken berriak
atzera ES|EN
IHPE 2011: diplomak banatzeko ekitaldia Estrasburgon (Frantzia)

Abenduaren 5ean Monumentuen Nazioarteko Argazki Esperientzia (IHPE) izeneko lehiaketako irabazleen diplomak banatzeko ekitaldia ospatu da Estrasburgon.

Europako Kontseiluaren elkarlanaz Kataluniako Generalitatek bultzatua, ibilbide luzeko sari honen helburua da ikasleek, argazkilaritzaren bidez, beren inguruko monumentuak eta paisaia zaintzen, baloratzen eta gozatzen ikastea.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntzaz, aurreko urteetan bezala Unesco Etxeako hezkuntza-arloak koordinatu du Euskal Autonomia Erkideko ikastetxeen parte-hartzea.

Aurten bost ikastetxek parte hartu dute:Urretxu-Zumarraga Ikastola, Bilboko Artxandape Ikastola, Gasteizeko Sagrado Corazn-Carmelitas ikastetxea, Ortuellako San Felix Ikastola eta Eubako Lauaxeta Ikastola. UNESCOren eskola elkartuen saren daudenak. Egindako argazkien artean bi saritu ziren: Urretxu Zumarraga Ikastolako Andoni Martinezena eta Lauaxeta Ikastolako Begoa Meaberena.Bi ikasle saridun hauek, bi irakaslerekin batera, Europa Baztordean ospatu zen diplomak banatzeko ekitaldian parte hartu zuten . Haien argazkiak Europako Batzordean egon ziren erakusgai, eta nazioarteko katalogoan daude 42 herrialde baino gehiagoko gainerako sarituekin batera.

Informazio gehiago:

EFIM 2011

2011ko argazki saridunen katalogoa

Euskal Autonomia Erkidegoan 2011 urtean saritutako argazkiak:

Andoni Martinez Oteizaren Itziar eskultura. Zumarraga

Begoa Meabe - Urkiolamenditik begira. Durangaldea

Laguntzen du:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco