Azken berriak
atzera ES|EN
Giza Garapenerako Indizearen 20 uretak: gogoetak euskal lankidetzatik Eztabaida Foroaren Laburpen Teknikoa

Giza Garapenerako Txostenaren eta bere Indizearen 20. urteurrenaren ospakizuna dela eta, UNESCO Etxeak eta Nazio Batuen Garapen Programak (UNDP), eztabaida-foro bat antolatu zuten, euskal lankidetzaren munduan eztabaida sustatzeko, gure gerorako erronkak aztertuz, oinarritzat hartzen diren hiru puntu hauetan: Genero Berdintasuna, Desberdintasuna eta Pobreziaren arlo anitzak. Mundu mailako txostenaren gai nagusiak jorratzeaz gain, Hego Amerika eta Karibeko Txostena ere aurkeztuko da da, Desberdintasunean oinarrituta dagoena.

3 hizlari gonbidatu genituen -Eduardo Ortiz-Jurez, PNUD, Hego Amerika eta Karibe; Alfonso Dubois, Garapena eta Pobrezian aditua (UPV-EHU) eta Mertxe Larraaga, Garapena eta Generoan aditua (UPV-EHU)- eta beraiekin batera euskal eta Estatu mailako lankidetzan adituak diren 35 pertsonaren parte hartzea izan genuen, giza garapenaren kontzeptua jaio zenetik 20 urtetara gure egunerokotasunetik ere gogoeta sustatzeko.

Laburpen teknikoaren bitartez, UNESCO Etxeko webgunean gaztelaniaz eskuragarri dagoena, partaideen ekarpenak zabaldu nahi dira, hausnarketa hauek, interesa duen edozein pertsona edo erakunderen artean zabaltzeko.

Hurrrengo hilabeteetan zehar, UNESCO Etxeak Eztabaida-foro berri bat antolatuko du 2011 urteko Giza Garapenari buruzko Txostenari buruz, aurten Iraunkortasuna eta ekitatea. Etorkizun hobea guztiontzat gaian sakontzen duena, hain zuzen.

Laburpen Teknikoa (pdf - 1,94MB)

Informazio gehiago:

Giza Garapenari buruzko Txostena 2010

Giza Garapenari buruzko Txostena 2011

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco