Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxearen parte-hartzea Memoria eta Identitatea Foroan

Urriaren 27tik 30era Memoria eta Identitatea 8. Foroa izan da Montevideon (Uruguai). Topagune horrek tokiko eta nazioarteko partaideak biltzen ditu garapenean ikuspegi kulturala aintzat hartzeari buruzko eztabaida sustatzeko.

Signo Latinoamericano erakundeak, sortze beretik Foroa koordinatu duen eragileak, esana da: Latinoamerikako historian kulturaren dimentsioak ez du sekula gaur duen lekurik izan hainbeste eremutan, hala nola Estatu-politiketan eta hezkuntzan, turismoan, gizarte-balioetan eta garapenean, Justizia-administrazioan eta baliabide naturaletan. Garapenean ikuspegi kulturala sustatzeko izan diren esperientzien berri jakitea da Foroaren helburuetako bat eta, horretarako elkarrizketa eta ekoizpen kolektiboko eragileen lana azpimarratu du aurtengo egitarauak. Alde horretatik, partaideen ekoizpenari bultzada ematea da Foroaren oinarrietako bat. Aurtengo edizioan parte hartu duten 250 pertsonek besteak beste honako ardatz hauen inguruan egin dituzte ekarpenak: Latinoamerikako hezkuntza baterantz, Giza Eskubideak lortzeko erronkak, Garapenerako beste bide batzuk, Integrazioei eta Politikei buruz eta Herri espiritualtasunak.

Aurten, UNESCO Etxea han izan da, Maider Maraaren eskutik. Gizarte zibilaren parte-hartzea kultura-eskubideen aldeko nazioarteko prozesuetan azterlana aurkeztu du Maraak Montevideoko topaketan.

Signo Latinoamericano erakundearen eta UNESCO Etxearen elkarlanaren eskutik jardunaldi bat antolatuko dugu datozen hilabeteetan Madrilen, Foro horretako emaitzen berri emateko eta kultura eta identitatearen arloko esperientziak ezagutarazteko eta horien gainean eztabaidatzeko. Jardunaldia irekia izango da interesa duten guztientzat. Bere garaian emango da ekitaldiari buruzko informazio zehatzagoa.

Informazio gehiago:

Signo Latinoamericano

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco