Azken berriak
atzera ES|EN
NAZIO BATUEN 60. URTEURRENA

Nazio Batuetako Erakundeak (NBE) gaur bere 60.urteurrena ospatzen du eztabaida eta berrikuntza artean, erakundea XXI mendearen erronkei egokitzeko asmoz.

NBE ofizialki 1945eko urriaren 24ean sortu zen, 50 herrialdek Nazio Batuetako Gutuna onartu eta gero, erakundea sortzeko erabili zen gutun hau eta bertan Estatu Kideen eskubideak eta betebeharrak zehazten dira; eta baita Nazio Batuen organoak eta prozedurak.

Gutunean adostuta, Nazio Batuek lau lasmo nagusi dituzte:

  • Nazioarteko bakea eta segurtasuna mantentzea

  • Nazioen artean erlazio onak sustatzea

  • Nazioarteko arazo ekonomiko, sozial eta kulturaletan lankidetza bultzatzea eta giza eskubide eta oinarrizko askatasunen aurrean errespetua sortzea.

  • Asmo hauek lortzeko, nazioen ahaleginak harmonizatzen dituen gunea izan nahi du.

Programatuta dauden ekintzen artean, gaur, NBEn Idazkari Nagusiak, New Yorken ekitaldia zabalduko du NBEko misioan hildako langileei eskaintza bat eginez.

Horrez gain, Annan jaunak bere diskurtsoan 191 estatu kideei pasa den irailean Nazioarteko Biltzarrean eztabaidatutako erreforma proposamenak betetzeko erabakiak hartzea eskatu die.

Informazio gehiago:

Nazio Batuak

Nazio Batuen Inguruan (Informazio orokorra, organo nagusiak, zerbitzuak)

60.urteurrena

Nazio Batuen gertakariak

Nazio Batuen erreforma

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco