Azken berriak
atzera ES|EN
Giza Garapenari buruzko 2011ko Txostena jada euskaraz deskargatzeko moduan da gure web-orrian

Nazio Batuen Garapenerako Programaren (UNDP) Giza Garapenari buruzko 2011ko txostena eskura dago jada gure web-orrian. Iragan azaroaren 2an eman zen argitara dokumentua mundu osoan. Bizitza-estandarrak hobetze aldera mundu zabalean beharrezkoak diren erronkak nabarmentzen ditu txostenak.

2011. urtean, Iraunkortasuna eta Zuzentasuna: Etorkizun hobea guztiontzat izenburutzat harturik, txostenak agerian utzi du bizitza-estandarren atzerapen larria gertatzen ari dela eta egoerak okerrera egingo duela ez badira neurriak hartzen ingurumenaren hondamena eta desoreka sozialak geldiarazteko. Aurtengo txostenak, orobat, genero-berdintasunean egiten du azpimarra. Era berean, UNDPren azterlanak erakusten du egoerarik ahulenean dauden sektoreek jasaten dutela batez ere ingurumenaren degradazioa eta botere politikorik eza.

Aurreko urteetan bezala, aurten ere UNESCO Etxea arduratu da Txostenaren Laburpena euskarara itzultzeaz. Laburpen hori eskura dago jada paperean, eta doan jaitsi daiteke gure web-orritik. Aurki aurkeztuko da txosten hori Euskal Herrian, bai eta dokumentu interesgarri horren difusioa indartzeko hainbat jarduera ere.

Giza Garapenari buruzko 2011ko txostena

Txosten osoa (gaztelaniaz

Laburpena (euskaraz)(pdf 3,50MB)

Laguntzaileak:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco