Azken berriak
atzera ES|EN
Forokoop V. jardunaldia: Gazteria kooperatiba-enpresaren etorkizuna

"Forokoop - Kooperatiba Eztabaidarako Foroa" 2007an sortu zen. Konfekoopek eta EKGK-k kooperatiben arloko gai teoriko zein praktikoei buruz hausnartzeko partekatzen zuten beharra izan zuen abiapuntu Foroak.

Eredu mistoa da forokoopena: aurrez aurrekoa eta birtuala. Urteek aurrera egin ahala, etenik eta lurralde-mugarik gabeko eztabaida ahalbidetzen duen Foro birtuala sendotuz joan da. Halaber, orain arte egin diren jardunaldi guztiak ere nabarmendu behar dira.

Jarraian zehazten den programak parte hartzeko eredu arina du oinarri. Horretarako, hizlari-bikote bakoitzak aurkeztutako eztabaidak luncharen ondoren egingo den World Kafearekin osatuko dira. Jardunaldiei amaiera emateko, Kooperatiben 89. Nazioarteko Egunaren inguruko ponentzia irakurriko da.

V. Jardunaldi honen helburua oso argia da: mahai gainean jartzen diren azken ondorioak eta jarduera-proposamenak ekimen zehatzen sorburu izan daitezela. Jardunaldia antolatzen duten erakundeekin lankidetzan garatu beharreko ekimen horiek gazteek kooperatiban izan behar duten paperaren inguruko ikuspegia eta tratamendua hobetzeko balio behar dute.

Noiz eta non: Carlton Hotelean, Bilbao, 2011ko azaroaren 17an

Informazio gehiago

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco