Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak eta KARPIN Fauna Babesteko Zentroak lankidetza-hitzarmena sinatu zuten

Joan den ostegunean, urriaren 20an, UNESCO Etxeak eta Enkarterrietako udalerrien KARPIN Fauna Babesteko Zentroak lankidetza-hitzarmena sinatu zuten Enkarterrietako Karpin Parkean.

Hitzarmen horren sinaduran parte hartu dute Ruperto Ormazak eta Txabi Anuzitak, Euskal Herriko UNESCO zentroaren izenean eta zentro horren lehendakari eta koordinatzaile izanik, hurrenez hurren, eta Rubn Edesak eta Ibon Hormaechek, KARPINen izenean eta Enkarterrietako Mankomunitatearen presidente eta parkearen zuzendari izanik, hurrenez hurren.

Hitzarmenak bi erakunde horien arteko lankidetzarako oinarriak ezartzen ditu; hain zuzen ere, basa bizitzari eta ingurumena, biodibertsitatea eta kultura-ondarea babesteari buruzko gaietan elkarlanean jardungo dute ikerketa- eta dibulgazio-lanetan zein ingurumen-hezkuntzaren arloko jardueretan.

Hitzarmena sinatzeko ekitaldian lankidetza horren barruan egingo den lehenengo lanaren berri eman zuten, hain zuzen, Biodibertsitatea bizia dugu, geure bizia erakusketa. Erakusketa hori 2012. urtearen hasieran zabalduko dute, seguruenik, parkearen instalazioetan, hain zuzen, ehun urte bete dituen Urbano jaunaren jauregian.

Halaber, parkean ibilaldia egin zuten Karpinek animaliak zaintzeko egiten duen lana ezagutzeko, eta instalazio berri bat ere bisitatu zuten. Bertan karramarroak jaten dituzten zortzi makako daude (Macaca fascicularis) horietatik lau emeak dira eta beste lauak arrak; horiek guztiek iragan latza izan dute, legearen aurka trafikagai hartu dituzten animaliak direlako, tratu txarrak jasan dituztelako edo abandonatuak izan direlako.

Informazio gehiago:

Karpin Abentura

Deia egunkariko albistea. 22/10/2011

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco