Azken berriak
atzera ES|EN
Estatu Espainolean Europako Ituna Hizkuntza gutxituetan eta erregionaletan betetzen den aztertzen duen txostena

Pasa den irailaren 22an, Europako kontseiluak publiko egin zituen Estatu Espainolean Europako Ituna Hizkuntza gutxituetan betetzen den aztertzen duen txostenaren ondorioak.

Txosten hau Aditu Batzorde batek egin du eta bere helburu nagusia Estatu kideetan hizkuntza gutxituen egoera erreala aztertzea da, Ministroen Batzordeari Estatu horrek hartu dituen konpromisoak bete diren azaltze eta beharrezkoa denean, konpromiso maila gehitu behar dela proposatzea. Horretarako, Batzorde honek Gobernuak emandako informazioa eta bertako agintari erregional edo juridiko, politiko, kazetari, pedagogo, GKE eta hizkuntza ordezkariekin egindako elkarrizketak hartu dituzte kontutan.

Ministroen Batzordea ko-ofizialak diren hizkuntzen babesagatik zoriontzen da baina akats batzuk ikusten dituzte.

Lehenengo eta behin, hizkuntza hauen erabilera autonomi erkidegoetako epaitegietan eta administrazio publikoetan edo xedapen legalen itzulpenetan. Zentzu honetan, Europako kontseiluak elebidunak diren pertsonen kontratazioa eskatzen du.

Adituek gainera "murgiltze osoko" eskola eredu bat behar dela aditzera eman dute, elebiduna den eredu tradizionalaren parera, batez ere Balear irletan hitz egiten den katalana, valentziera eta galizieraren kasuan.

Euskal hezkuntza sistema goretsiz, euskaraz egiten den irakaskuntzaren eskaintza gehitu beharko litzatekeela aipatu dute batez ere, bigarren hezkuntzan eta tekniko eta profesionalean.

Beste alde batetik, Euskal Herriko komunikabide elektroniko pribatuetan euskararen beharrizana azpimarratzen dute, euskara Nafarroako komunikabideetan sustatzea beharrezkoa ikusten dutelarik, bertan gainera euskararen babesa gehitu beharko litzateke

Horretaz gain, agintariei Aragoien erabiltzen den aragoieraren eta katalanaren babesa eskatzen dute.

Ondorio moduan Adituen Batzordeak beharrezkoa ikusten du Estatu guztian hizkuntza gutxituen kontzientzia sortzea. Zehazki, Espainiako komunikabideek ez diote ia arretarik jartzen hizkuntz aniztasunari eta pertsona elebakar gehienak eta bereziki elebakarrak diren erkidegoetan ez dira kontziente eleanitza den herrialde baten bizi direla.

Informazio gehiago: (*)

    Estatu Espainolean Europako Ituna Hizkuntza gutxituetan eta erregionaletan betetzen den aztertzen duen txostena. (pdf - 1.22 MB)

    Hizkuntza gutxitu edo erregionalen Europako Ituna. (pdf - 1MB)

    Europako kontseilua.

 

(*) Dokumentu mota hauek ireki ahal izateko Adobe Acrobat Reader doako programa instalatuta eduki behar duzu. Instalatuta ez baduzu deskargatu dezakezu hemen klik eginda:

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco