Azken berriak
atzera ES|EN
2005EKO MUNDUKO GOI BILERA

Gaurtik hasita eta datorren ostirala bitartean New York-en ospatuko da 2005eko Munduko Goi Bilera, Nazio Batuen Batzar Nagusiaren Osoko Bilkura, alegia.

Bilera honek 2000ko irailean Milurteko Goi Bilerarekin hasitako prozesuari amaiera ematen dio.

Prozesu hori Idazkari Nagusi Kofi Annanek zuzentzen du eta 3 atal biltzen ditu:

  • Nazio Batuen lehentasunezko agenda identifikatu eta garatu (Milurtekoko Garapen  Helburuak);

  • Nazio Batuen erreforma burutzeko ekimenak onartzea.

  • Ekimen horiek burutzeko neurriak hartzeko beharrezko den babes politiko nahikoa lortzea Estatu Partaideen artean.

Goi Bilera Kofi Annanek idatziriko "Askatasunaren kontzeptu zabalagoa" dokumentuan oinarritzen da eta beste bi dokumentu hauetan:  Milurtekoko Helburuak lortzeko egitasmo praktikoa: Garapeneko inbertsioa" (2005ean Milurtekoko Egitasmorako taldeak idatzia) eta "Mundu seguruagoa: Guztion ardura" (2004an Mehatxu, Erronka eta Aldaketarako Goi Mailako Taldeak idatzia).

Erakundearen sorreratik 60 urteurrena ospatzen den honetan, mundu osoko 170 estatuburu eta gobernuburu izango direla espero da, eta XXI mendeko erronkei erantuteko moduko neurriak hartuko dituztela, giza garapenaren arloan eta baita giza eskubideari, segurtasunari edota Nazio Batuen erreformari buruz ere.

Informazio gehiago:

NB -2005eko Munduko Goi Bilera

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco