Azken berriak
atzera ES|EN
Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna

Datorren otsailaren 21ean Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da; UNESCOren 1999ko Batzar Nagusian aldarrikatu zen hala, munduko hizkuntza guztiak sustatzeko helburuaz. Data horrek aukera ona ematen du urtero hizkuntza-aniztasunaren eta eleaniztasunaren aldeko mobilizaziorako.

Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunaren edizio honetako gaia hau da: Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea, hizkuntzak eta hizkuntza-aniztasuna babestu eta sustatzeko, hartara gutxiengoen komunitateen hizkuntzak indarberritzeko prozesuetan teknologia berriek ere eman ditzaketen aukeretan sakontzeko.

UNESCO Etxearen Garapenerako Kultura Programaren barruan, garapen-prozesuetan hizkuntza-aniztasuna ikusgai egiteko lan egiten ari gara; hizkuntza baita, kulturaren barruan, aldarrikapen erabakigarri eta adierazgarrienetariko bat. Hala ere, ez zaio behar adina erreparatzen.

Egun munduan hizkuntzak bizkor desagertzen ari direla ikusirik, ezinbestekoa da garapen-ekintzetan ere aztertzea zer-nolako rola duten hizkuntzek giza garapenean, bai eta nazioarteko lankidetzak hizkuntza-eremuan zer-nolako eragina izan dezakeen ere: positiboa (aniztasunaren sustapena) edo negatiboa (hizkuntza-ordezkapenak).

Nazioarteko lankidetza oro har nazioartekotzat jotzen ditugun hizkuntzetan egiten da (ingelesez, frantsesez, gaztelaniaz, etab.), bai eta lankitdetza bultzatzen duten erakundeen herrialdeetako hizkuntzetan ere; horregatik, UNESCO Etxeak garapen-prozesuetako hizkuntzei buruz analisi sakonagoa egin beharra dagoela sustatu nahi du.

Informazio gehiago:

UNESCO

UNESCOren bideoa Ama-Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna

Itziar Idiazabalekin elkarrizketa, Munduko Hizkuntz Ondarearen UNESCO Katedra

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco