Azken berriak
atzera ES|EN
2011, Basoen nazioarteko urtea

Nazio Batuen Batzar Nagusiak Basoen Nazioarteko Urtea izendatu du 2011. urtea. Horri esker, gogoan izango dugu basoak planetaren garapen iraunkorraren zati direla; izan ere, basoek hainbat onura ekartzen dizkigute: ekonomikoak, soziokulturalak eta ingurumenari dagozkionak. Horretarako, nazioarteko zenbait ekintza bultzatuko dira, mota guztietako basoen baita haietatik kanpo dauden zuhaitzen antolamendu iraunkorra, babesa eta garapena lortzea baita helburua.

Basoen Nazioarteko Urtea ospatzeko hainbat jarduera antolatu dira; besteak beste, estrategia praktikoei buruzko ezagutzen inguruan hitz egingo da. Hain zuzen ere, estrategia horien helburua da basoen antolamendu iraunkorra sustatzea eta baso-soiltzea eta basoen degradazioa geldiaraztea.

UNESCO Etxeak Basoen Nazioarteko Urtea ospatuko du, eta bat egingo du mundu osoko gobernuekin, baita hainbat erakunderekin ere; hala nola, tokian tokiko erakundeekin nahiz eskualdeetako eta nazioarteko erakundeekin, bai eta sozietate zibileko erakundeekin ere.

Informazio gehiago:

Basoen nazioarteko urtea

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco