Azken berriak
atzera ES|EN
Klima-aldaketari eta Giza Garapenari buruzko zineforuma Gasteizen

Aurreko abenduaren 20an klima-aldaketari eta aldaketa horrek herrialde pobretuetan eta bereziki emakumeengan eragin dituen inpaktuei buruzko zineforuma egin zen Gasteizen, Artium museoko auditoriumean.

Amycos GKEak gai horren gainean egindako dokumentala ikusteko egokiera izan genuen ekitaldian: Geldiarazi klima-aldaketa Gizateriaren etorkizunaren alde. Klima-aldaketa zerk eragin duen eta aldaketa horrek zer ondorio ekarri duen aztertzen du filmak.

Covadonga Solaguren Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politika eta Gizarte Zerbitzuetako diputatuak eta Ana Oregi UNESCO Etxeko lehendakariordeak aurkeztu zuten ekitaldia. Mahainguruan, berriz, entzute handiko hizlariak izan genituen:

  • Juantxo Lopez Uralde (Greenpeace-eko zuzendari ohia, eta Equo Proiektuaren bultzatzailea gaur egun).
  • Jess Quintana (Nazio Batuen Nekazaritza Garapenerako Nazioarteko Funtsa).
  • Elena Apilnez (Genero Berdintasunerako Politiketan aditua).
  • Andrs Amayuelas (Amycos GKE).

Filma proiektatu ondoren, mahaiko kide bakoitzak gaiari buruzko sarrera labur bat egin zuen bere esperientziatik eta lan-esparrutik eta, ondoren, eztabaidarako tartea zabaldu zen, bertaratu ziren ikus-entzuleen parte-hartzearekin.

Udalerriko hainbat bizilagun bildu ziren ekitaldian eta eztabaida zabala eta aberatsa izan zen.

Klima-aldaketari eta Giza Garapenari buruzko zineforuma Gasteizen

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco