Azken berriak
atzera ES|EN
Klima-aldaketari eta Giza Garapenari buruzko zineforuma Getxon

Aurreko abenduaren 21ean klima-aldaketari eta aldaketa horrek herrialde pobretuetan eta bereziki emakumeengan eragin dituen inpaktuei buruzko zineforuma egin zen Getxon, Villamonte kultur aretoan.

Amycos GKEak gai horren gainean egindako dokumentala ikusteko egokiera izan genuen ekitaldian: Geldiarazi klima-aldaketa Gizateriaren etorkizunaren alde. Klima-aldaketa zerk eragin duen eta aldaketa horrek zer ondorio ekarri duen aztertzen du filmak.

Begoa Ezkurra Getxoko Udaleko Garapen Lankidetzako zinegotziak eta Txabi Anuzita UNESCO Etxeko Programen zuzendariak aurkeztu zuten ekitaldia. Mahainguruan, berriz, entzute handiko hizlariak izan genituen:

-Juantxo Lopez Uralde (Greenpeace-eko zuzendari ohia, eta Equo Proiektuaren bultzatzailea gaur egun)
-Jesus Quintana (Nazio Batuen Nekazaritza Garapenerako Nazioarteko Funtsa)
-Elena Apilnez (Genero Berdintasunerako Politiketan aditua)
-Andrs Amayuelas (Amycos GKE)

Filma proiektatu ondoren, mahaiko kide bakoitzak gaiari buruzko sarrera labur bat egin zuen bere esperientziatik eta lan-esparrutik eta, ondoren, eztabaidarako tartea zabaldu zen, bertaratu ziren ikus-entzuleen parte-hartzearekin.

Udalerriko hainbat bizilagun bildu ziren ekitaldian, eta eztabaida zabala eta aberatsa izan zen.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco