Azken berriak
atzera ES|EN
Klima-aldaketari eta Giza Garapenari buruzko erakusketa ibiltaria

UNESCO Etxeak klima-aldaketak giza garapenean duen eraginari buruzko erakusketa prestatu du Amycos GGKEarekin elkarlanean. Erakusketak arreta berezia jartzen du klima-aldaketak emakumeen bizitzan duen eraginean.

Klima-aldaketa eta pobrezia: ekuazio bidegabea da erakusketaren izenburua. Hainbat paneletan gai hauek jorratzen dira luze-zabal:

-Zer da klima-aldaketa?
-Gaur egungo ondorioak
-Klima-aldaketa eta Milurteko Garapen Helburuak (MGH)
-Klimak eragindako errefuxiatuak
-Klima-aldaketa eta emakumezkoak
-Etorkizuneko eszenatokiak
-Klima-aldaketaren aurkako neurriak
-Zer egin dezakezu zuk?
-Amazonaseko oihanaren kontserbazioa, lehentasunetako bat
-Aztarna ekologikoa
-Klima-aldaketaren aurpegiak

Getxotik Mundura Mundutik Getxora ekimenaren barruan paratu zuten erakusketa, 2010eko abenduaren 11tik 13ra, eta, ondoren, Gobela kiroldegira eraman zuten. Han izango da ikusgai urtarrilaren 31ra arte.

Hurrengo asteetan, berriz, toki eta data hauetan izango da ikusgai erakusketa:

Urtarrilaren 31ra arte: Getxon, Gobela kiroldegian
Otsailaren 1etik 23ra: Barakaldon, Clara Campoamor Kultur Etxean
Otsailaren 23tik martxoaren 28ra: Basaurin, Arizko Dorretxean

Informazio gehiago:

Ikusi erakusketari buruzko txostena

Getxotik Mundura  Mundutik Getxora ekitaldian izan zen ikusgai erakusketa, 2010eko abenduaren 11tik 13ra.

Getxotik Mundura Mundutik Getxora ekitaldian izan zen ikusgai erakusketa, 2010eko abenduaren 11tik 13ra.


Erakusketa ikusgai izango da Gobela kiroldegian 2011ko urtarrilaren 31ra arte.

Erakusketa ikusgai izango da Gobela kiroldegian 2011ko urtarrilaren 31ra arte.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco