Azken berriak
atzera ES|EN
Klima-aldaketari buruzko lantegia: egokitzea, genero-ikuspegiarekin

Aurreko abenduaren 21ean Klima-aldaketaren aurkako borroka: egokitze-proiektuak garapenerako lankidetzan eta genero-berdintasunarekin lantegia egin zuten Getxon.

UNESCO Etxeak antolatu zuen lantegia, Getxoko Udalaren laguntzarekin. Helburu nagusia, hauxe: garapenerako lankidetzak klima-aldaketaren aurka borrokatzeko zer ahalmen duen identifikatzea eta, aldi berean, generoaren ikuspegitik lan egitea.

Aditu hauek izan ziren lantegian:

Jesus Quintana: Nazio Batuen Nekazaritza Garapenerako Nazioarteko Funtsaren (IFAD) Ingurumen eta Klima-aldaketa Sailean programen koordinatzailea.

Elena Apilnez: Genero-berdintasuneko Politiketan eta Lankidetzan aditua

Lantegian, klima-aldaketa landa-ingurunean izaten ari den eragin larriari buruz hitz egin zuten, eta arazoari heltzea aldaketa hori arintzea eta horretara egokitzea, hain zuzen premiazkoa dela nabarmendu zuten adituek. Alde horretatik, nekazaritzak eta basoek klima-aldaketa arintzeko duten ahalmen handia eta, orobat, egokitu beharraren larritasuna azpimarratu zuten.

Cancnen berriki izan den COP16 Gailurraren hurbiltasunak eraginda, landa-inguruneari buruzko nazioarteko negoziazioen gaia jorratu zuten bereziki lantegian. Cancneko gailur horretan onartutako REDD+ Markoa (Isurketen murrizketa / CO2 bahiketaren areagotzea, eta basoen kontserbazio/erabilera iraunkorra) eta Egokitzeko Markoa azpimarratu zituzten adituek. Neurri horiek aukera emango dute klima-aldaketaren aurkako borrokan aurrerapausoak emateko, baina oraindik ere betetzeko dago neurri horiek finantzatzeko erronka.

Genero-ikuspegiari dagokionez, oinarri teoriko orokor bat hartu zuten abiapuntu eta, sarrera moduan, Genero-teoriaren oinarrizko kontzeptuak berrikusi zituzten (jabetzea, ekintza positiboa, lanaren sexu-banaketa, beharrizanak, interes estrategikoak), baita generoari, garapenari eta ingurumen-iraunkortasunari buruzko ikuskera teoriko-praktiko nagusiak ere (Ekofeminismoa, Emakumeak eta ingurumena, Generoa eta ingurumena).

Lantegiaren bigarren zatian, kasu praktiko baten gainean egin zuten lan. Zeregin horretan, egokitzeko baliagarriak izan zitezkeen zenbait neurri identifikatu zituzten, eta klima-aldaketa arintze aldera eta aldaketa horretara egokitze aldera lanean ari diren lankidetza-proiektuetan genero-ikuspegia ezartzeko nork bere buruari egin beharreko oinarrizko galdera batzuei erantzun zieten.

Ingurumen, garapen eta berdintasunaren arloan diharduten erakundeetako 25 lagunek hartu zuten parte lantegian.

Lantegiko hitzaldiak honako esteka hauetan eskura daitezke:

Programa osoa.

Klima-aldaketa eta garapena: landa-ingurune pobreetan duen eragina eta aurrerapenak (?) nazioarteko negoziazioetan.

Klima-aldaketaren aurka borrokatzeko tresnak genero-berdintasuna sustatzeko: generoaren ikuspegia zeharka.

Kasu praktikoa

Laguntzeko irakurgaia: Generoa, iraunkortasuna eta ingurumena.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco