Amaitzear da ura izateko giza eskubideari buruzko ikus-entzunezko lanen lehiaketa; datorren ostiralean, hilak 28, arratsaldeko 20:30etan banatuko dira sariak. Bidebarrieta liburutegiko ekitaldi-aretoan izango da zeremonia (Bidebarrieta 4, Bilbo). Bideo finalistak eta Isabel Coixeten azken dokumentala (“Aral, el Mar Perdido”) proiektatuko dira bertan. Ekitaldian izango dira, orobat, hainbat aktore; haien eskutik, sari-banaketa ekitaldi gogoangarria espero dugu.
UNESCO Etxeak eskerrak eman nahi dizkie mundu osotik lehiaketan parte hartu duten guztiei, asko izan baitira, baita ekimena lagundu duten erakunde eta pertsona guztiei ere. Gure gizarte-sareetan eta honako bideo honetan duzu horren testigantza.
Ikus-entzunezkoen esparruan entzute handiko pertsonek eta uraren arloan nazioarteko hainbat adituk osatu dute lehiaketako epaimahaia. Haiek erabakiko dute zein lanek erakutsi duten sormen handiena eta konpromiso handiena ura eta saneamendua izateko eskubidearekin. Epaimahaiaren erabakia sari-banaketa ekitaldian bertan jakingo da. Irabazleak Senegalera bidaiatuko du, eta film labur dokumental bat grabatuko du urari eta saneamenduari buruz UNESCOren eskutik. Bigarrenak eta hirugarrenak HD kamera bat eta Ipod Touch bat eskuratuko dituzte, hurrenez hurren.
Eguna: urtarrilak 28, ostirala
Ordua: 20:30etan
Tokia: Bidebarrieta liburutegiko ekitaldi-aretoa (Bidebarrieta 4, Bilbo).
“Eman minutu 1 uraren alde” lehiaketako sari-banaketa ekitaldiaren egitaraua
20:30 Ongietorria Aurkezleak
20:33 Sarrera eta Eman minutu 1 uraren alde lehiaketaren azalpena
Félix Linares (oraindik baieztatzeko)
20:35 UNESCO Etxea eta ura izateko giza eskubidea Ana Oregi, UNESCO Etxeko lehendakariordea.
20:45 Lehiaketan lagundu duten bideoen proiekzioa
20:50 Aral, el mar perdido film-dokumentalaren aurkezpena Carlos, We are Water Fundazioa
20:55 Proiekzioa: Aral, el mar perdido
21:20 Aurkezleak
21:30 7 finalisten proiekzioa Félix Linares
21:40 Sari-banaketa Carlos Fernández-Jáuregui, Lehiaketako epaimahaiaren presidentea
21:45 3. saria, bideoaren proiekzioa eta sariaren banaketa
21:50 2. saria, bideoaren proiekzioa eta sariaren banaketa
21:55 1. saria, bideoaren proiekzioa eta sariaren banaketa
22:00 Esker ona eta agurra Félix Linares
Gurekin nahi zaituztegu!! Ekitaldira joateko ezinbestekoa da helbide honetan baieztatzea: dame1minutodeagua@unescoetxea.org edo, bestela, telefono-zenbaki honetara hots eginda: 94 427 64 32.
Informazio gehiago:
Eman minutu 1 uraren alde