Azken berriak
atzera ES|EN
Nazio Batuek aintzat hartzen dute Kulturak garapenean jokatzen duen papera

Abenduaren 20ean Nazio Batuen Asanblada Orokorrak Kultura eta Garapenaren inguruan Ebazpen bat aldarrikatu zuen, izugarrizko aurrerapauso bat suposatzen duena nazioartean, kontutan hartzen badugu kulturari buruzko aipamen zehatzik ere ez dagoela Milurtekoko Garapen Helburuetan. Erabaki berri honek ahalbidetuko du kultura dimentsioa garapenean integratzea, iraunkortasuna ziurtatuz eta komunitate kultural ezberdinen partaidetza bideratuz.

Ebazpen hau, 2010eko irailean izandako Nazio Batuen Milurtekoko Garapen Helburuen batzarretik dator. Konferentziak eragindako txostenak argi onartzen du kultura eta garapenaren artean dagoen harremana, kulturak garapenaren eragile moduan duen garrantzia; era berean, garapenaren helburuak betetzeko kultura arloan lankidetza internazionalari bultzada bat ematea proposatzen zuen.
2010eko iraileko Asanbladan goi mailako mahai biribila burutu zen, UNESCOk bultzatuta, Afrikako Elkartea eta Europar Komisioaren lankidetzarekin batera, komunitate internazionalaren eskerrona gai honetan lortzearren.

UNESCOk ere Ebazpen honen garrantzia aitortu du, 2010ean bere Kultura arloan lortutako arrakasta handiena dela azpimarratzean, kulturak garapen iraunkorrean emandako ekarpen garrantzitsuak nabarmenduz. 2011an, Kultura arloak harreman estrategikoak indartu egingo ditu, garapen prozesuen dimentsio kulturala era sistematiko batean kontutan hartuz.

UNESCO Etxeak ere, Nazio Batuek hartutako erabakia hau ontzat ematen du, indar handiagoa ematen baitio nazioarteko ekimen askotan arlo honetan egindako lanei. 2009. urtetik, UNESCO Etxeak badu kultura eta garapenean espezializazio eremu bat, difusioa eta ikerketak bultzatzen dituena garapen prozesuetan kultura zeharkako elementua izateko, hurrengo asteetan, adibidez, ingelesez ere agertuko den Kultura eta Garapena. Bilakaera eta etorkizuna liburuaren argitalpena, hain zuzen ere.

Informazio gehiago:

UNESCO

Kultura eta Garapenaren inguruan ebazpena (2010ko abenduak)

Kultura eta garapena argitalpena

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco