Azken berriak
atzera ES|EN
Ondare Kultural eta Naturaleko jardunaldiaren laburpen teknikoa

Biodibertsitatearen Nazioarteko Urtea eta Kulturak Gerturatzeko Nazioarteko Urtearen ospakizuna dela bide, Ondare Kultural eta Ondare Naturalari buruzko jardunaldia lelopean, UNESCO Etxeak, Euskadiko Biodibertsitate Zentroan, Madariaga Dorretxean, Busturian, ondareari buruzko jardunaldia bideratu du, urriaren 21ean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, lurralde plangintza, nekazaritza eta arrantza sailaren laguntzaz.

Jardunaldi honetan aditu ezberdinek hartu zuten parte, haien artean: German Alonso, Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzako zuzendaria, Jose Luis Iparragirre, Eusko Jaurlaritzako Ondare Kulturaleko zuzendaria, Luis Ramallo, UNESCOko Batzorde Nazionaleko presidentea, Mikel Mancisidor, UNESCO Etxeko zuzendaria eta Monica Luengo, ICOMOS-IFLA Paisaia Kulturalen Nazioarteko Batzorde Zientifikoko presidentea.

Jardunaldi honen helburuen artean, gaur egungo nazioarteko estrategiak eta jarduera-markoak ezagutzera ematea, ondarea kontserbatu beharraz eta UBEaren testuinguruan etorkizuneko jarduerei begira aintzat hartu beharraz eztabaida zabalduz; Biosferaren Erreserben barruan eta kanpoan izan diren esperientzia praktikoak aurkeztea eta aintzat hartzea, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren inguruan Ondare Kulturalaren eta Naturalaren esparruan diharduten edota konpromisoa hartua duten eragileak bilduz eta lurraldea kudeatzeko zereginean kontzeptu integratzaileak eta berritzaileak hedatzea. Laburpen teknikoaren bitartez, UNESCO etxeko webgunean eskuragarri dagoena, partaideen ekarpenak zabaldu nahi dira, hausnarketa hauek, interesa duen edozein pertsona edo erakunderen artean zabaltzeko.

Ondare Kultural eta Ondare Naturalari buruzko jardunaldia

Antolatzaileak:

Laguntzailea:

Urtearen ospakizunean:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco