Azken berriak
atzera ES|EN
EFIM 2010: Ikasle sarituen topaketa Estrasburgon (Frantzia)

Abenduaren 6an Monumentuen Nazioarteko Argazki Esperientzia (IHPE) izeneko lehiaketako irabazleen diplomak banatzeko ekitaldia ospatu da Estrasburgon.

Europako Kontseiluaren elkarlanaz Kataluniako Generalitatek bultzatua, ibilbide luzeko sari honen helburua da ikasleek, argazkilaritzaren bidez, beren inguruko monumentuak eta paisaia zaintzen, baloratzen eta gozatzen ikastea.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntzaz, aurreko urteetan bezala Unesco Etxeako hezkuntza-arloak koordinatu du Euskal Autonomia Erkideko ikastetxeen parte-hartzea.

Aurten lau ikastetxek parte hartu dute: Urretxuko Urretxu-Zumarraga Ikastola, Bilboko Artxandape Ikastola, Gasteizeko Sagrado Corazn-Carmelitas ikastetxea eta Ortuellako San Felix Ikastola. UNESCOren eskola elkartuen saren daudenak. Egindako argazkien artean bi saritu ziren: San Felix Ikastolako Patricia Herrerorena eta Sagrado Corazn-Carmelitas ikastetxeko Aritz Roarena.Bi ikasle saridun hauek, bi irakaslerekin batera, Europa Baztordean ospatu zen diplomak banatzeko ekitaldian parte hartu zuten . Haien argazkiak Europako Batzordean egon ziren erakusgai, eta nazioarteko katalogoan daude 59 herrialde baino gehiagoko gainerako sarituekin batera.

Informazio gehiago:

EFIM 2010

Euskal autonomia erkidegoan 2010 urtean saritutako argazkiak:

Aritz Roa. Espainiako plaza (Gasteiz)
Sagrado Corazn Carmelitas ikastetxea

Patricia Herrero. Pobeako zubia (Bizkaia)
San Felix ikastola. Ortuella

Laguntzailea:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco