Azken berriak
atzera ES|EN
Eman minutu 1 uraren alde lehiaketako lanak bidaltzeko epea urtarrilaren 10era arte luzatu da

UNESCOEtxeak luzatu egin du EMAN MINUTU 1 URAEN ALDE lehiaketarako ikus-entzunezkoak bidaltzeko epea: urtarrilaren 10a izango da azken eguna. Eguberrietako oporretan gure bulegoak itxita egongo dira (abenduaren 24tik urtarrilaren 7ra, biak barne). Beraz, bideo laburrak rapidshare bidez edota e-postaz dame1minutodeagua@unescoetxea.org bidal ditzakezue (oinarrietan jartzen du nola egin behar den).

Lehiaketa izaten ari den harrera ona aintzat hartuta, lanak bidaltzeko epea urtarrilaren 10era arte luzatu du UNESCO Etxeak. Horri esker, bideo-lanen sortzaileek denbora gehiago izango dute beren piezak sortzeko, lantzeko eta bidaltzeko, eta, horrela, parte-hartzea ere handiagoa izango da.

Ikus-entzunezkoak minutu batekoak izango dira gehienez, edozein formatotan landu ahal izango dira eta edozein euskarri erabiliz: eskuko telefonoa, bideokamera, webcama, Ipada, Iphonea eta beste edozein tresna. Lanak bidaltzeko hainbat modu daude: ohiko posta, posta elektronikoa, sarean zintzilikatzea (oinarrietan zehazten da nola egin) eta UNESCO Etxera bertara eramatea (Bilboko Isozaki Dorreetan dago egoitza).

Ikus-entzunezkoen munduan entzute handiko pertsonek eta nazioartean uraren gaian adituak direnek osatuko dute lehiaketako epaimahaia. Sormen handiena erakusten duten lanak eta ura eta saneamendua izateko eskubidearekin konpromiso gehien agertzen dutenak hartuko ditu aintzat epaimahaiak.

Berriki, Nazio Batuen Batzar Nagusiak eta Giza Eskubideen Kontseiluak ofizialki onartu dute ura eta saneamendua izateko eskubidea eta, hain zuzen, testuinguru horretan antolatu du UNESCO Etxeak lehiaketa hau.

Irabazleak bidaia bat izango du sari, bidaia UNESCOk Senegalen duen egoitzara, eta dokumental labur bat filmatuko du uraren eta saneamenduaren arloan erakundeak egiten duen lanari buruz. Bigarren eta hirugarren saria, berriz, bideo-kamera bat eta ipod touch 4G gailu bat izango dira, hurrenez hurren

Sari-banaketa ekitaldia urtarrilaren 28an izango da Campos Eliseos antzokiko Cpula aretoan. Saritutako lanez gain, Isabel Coixeten azken filma ere proiektatuko da, Aral, itsaso galdua. Asiako aintzira haren basamortutzea jorratzen du filmak.

UNESCOEtxeak pertsonak animatu nahi ditu nazioarteko lehiaketa honetan parte hartzera; izan ere, formato aldetik ez dago inolako mugarik, konprometitua da eta sormenari erabat zabalik dago.

EMAN MINUTU 1 URAREN ALDE

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco