Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO 2010 beka-programa

Eusko Jaurlaritzak NBE Beka Programarako finantziazioa eman du beste urte batez, herrialde pobretuak garatzeko lankidetza-proiektuetan parte hartzen duten borondatezko laguntzaileentzat. Beka-programaren helburua da mundu bidezkoago bat sortzeko oinarriak jartzen laguntzea, giza garapen iraunkorra bultzatzeko, giza eskubideak babesteko, zigorgabetasunaren aurka lan egiteko eta gobernagarritasun demokratikoa sustatzeko.

UNESCO Etxea da, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin, UNESCO 2010 Beka Programa kudeatzeaz arduratzen den erakundeetako bat, eta, lan horren baitan, 11 gazte hautatu ditu borondatezko laguntzaile izateko UNESCOk herrialde pobretuetan dituen bulegoetan. Gazte horiek lan-alor hauetan egingo dute lan: giza eskubideak, komunikazioa, hezkuntza, kultura eta natura-zientziak:

Mikel Agirre, Lorea Martn eta Lucia Eguillor Indonesiara joango dira, Laura Ciudad eta Jone Barandiarn Ekuadorrera, Ainara Estevez eta Goizalde de Eguskiza Mexikora, Begoa Guzmn Kubara, Hctor Zalama Uruguaira; Imanol irizar Tanzaniara eta Eider Inunciaga Tailandiara.

Informazio gehiago:

UNESCO Beka-Programa


Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco