Azken berriak
atzera ES|EN
Argitalpen berria: Estudios sobre el derecho humano a la paz

UNESCO Etxeak bere azken argitalpena aurkezten du, Estudio sobre el derecho humano a la paz, AEDIDHeko Carmelo Faleh Prez eta Carlos Villn Duranen argitalpenarekin. Liburua Catarata argitaletxeak argitaratu du, Ikerketa eta Eztabaida. UNESCO Etxearen Saioak bildumaren barne, Bilboko Udala eta AECIDren laguntzaz.

Gaur egun ia inork ez du kolokan jartzen bakearen, giza eskubideen eta garapenaren artean harreman zuzena dagoela. Nazio Batuen adierazpen anitzek babesten dute, bakea dela beharrezko baldintza Giza Eskubideetaz erabat gozatzeko, eta hauek gabe, bake gizarte bat osatzea ezinezkoa dela.

Erkidego internazionalak Bakearen Giza Eskubideak aintzat hartuko dituenaren sinetsitasunean, gizarte zibilak kanpaina internazional bat eta eskubide honen kodetze pribatu bat burutu du, bost kontinentetan 800 erakunde baino gehiago batuz. Giza eskubide hauen edukian eta irispidean sakontzeko, eta baita nazioarteko harremanetan eta beste eskubide batzuetan lotzeko helburuarekin ere, liburu hau, Giza Eskubideei lotutako beste aktore askoren ekarpenak ditu barne.

Liburu honen eraketan aditu nazional eta internazionalek hartu dute parte, horien artean: Vicent Martinez Guzmn, Irene Comins Mingol, Sonia Paris Albert, Fabian Salvioli, Alejandro Teitelbaum, Nicolas Angulo Snchez, Javier Surasky, Jose L. Gmez del Prado, Hernando Valencia Villa, Jesus Ollarves Irazabal, Jane E. Durgom-Powers, lvaro Garc Garca y Santos, Damian Miguel Loretti, Carlos Villn Duran eta Carmelo Faleh Prez.

Argitalpen honetan landutako gaien artean, Bakearekiko Giza Eskubideen eta Hirugarren belaunaldiko Eskubideen uztadura nabarmendu genezake, besteak beste, biolentzia eta giza segurtasunarekin harremana edo zein papera betetzen duten nazioarteko erlazioek bakearen kodetzean ere.

Monika Hernandok bereiziki idatzitako hitzaurre bat badu, UNESCO Etxeko Bake Kultura eta Giza Eskubideen arduradunarena, alegia.

Estudios sobre derecho Humano a la Paz liburua, jadanik publikoaren esku dago liburutegietan eta baita Catarata argitaletxearen webgunean ere.

Informazio gehiago:

Catarata argitaletxea - UNESCO Etxea bilduma

Argitalpena erakunde hauen laguntzaz egin da:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco