Azken berriak
atzera ES|EN
Flashmob Milurteko Garapen Helburuen alde

+10 Milurteko Garapen Helburuak: genero-ikuspegi bat izeneko proiektuaren xedea da euskal populazioa sentsibilizatzea Milurteko Garapen Helburuen egoeraren eta erronken gainean. Testuinguru horretan, UNESCO Etxeak, Bilboko Udalaren Berdintasun, Lankidetza eta Herritarrak Sailarekin lankidetzan, sentsibilizazio-kanpaina bat abiarazi du UNESCOrekin lotutako ikastetxeentzat. Kanpaina horren esparruan, eta plataforma birtual baten bidez, Milurteko Garapen Helburuak ezagutu dituzte, eta, ondoren, gai horrekin lotutako bideo labur bat egin dute.

Ikastetxeetako ikasleek egindako lanak aurkeztu dira abenduaren 16an, Bilbon egin den ekitaldi batean; Bilboko Udaleko eta UNESCO Etxeko ordezkariek parte hartu dute ekitaldi horretan.

Ekitaldiari amaiera emateko, flashmob bat egin dugu Milurteko Garapen Helburuen alde egun horretan parte hartu nahi duten ikasle guztiekin. Bilboko Udaletxearen pareko zelaigunean egin dugu Flashmoba.

Bost minutu iraun ditu koreografiak, eta All the people Moving Macaco taldearen abestia dantzatu dugu. Xedea da Milurteko Garapen Helburuak ezagutaraztea arte-adierazpen horren bidez. EAEko bost ikastetxetako eta 14 eta 16 urte bitarteko 100 bat ikaslek egin dute koreografia.

Ana Rosa Tercero Dantza Zentroa-CDARTek zuzendu duen koreografia bat izan da flashmoba.

Informazio gehiago:

Sentsibilizazio-kanpaina ikastetxeentzat

Laguntzaile:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco