Azaroaren 30ean Laguardian (Araban), “Munduko Ondarea eta UNESCO” lelopean formakuntza kurtso bat izan zen, UNESCO Etxeak antolatuta, Laguardiako Udalaren laguntzaz.
Ikastaroan Laguardia eta inguruko beste udal aktoreek parte hartu zuten, Laguardia-Rioja Alavesa Kuadrilla eta Arabako Merkataritza eta Industria ganberako ordezkariak besteak beste, bertan, kultural eta natural ondarea zer den, eta hauen babeserako eta sustapenerako UNESCOk zer egiten duen zabaldu nahi izan zen.
Ekintza hau, Maider Marañak, UNESCO Etxeko Hizkuntza eta Kultura saileko arduradunak zuzendu zuen, parte-hartze tailerretan oinarritua egon zen, alde teorikoa eta partaideen ekarpenenen konbinaketarekin osatuz.