Azken berriak
atzera ES|EN
Euskadiko Eskola Agenda 21 Garapen Jasangarrirako Hezkuntzarako Nazio Batuen Hamarkadaren ziurtagiria jasotzen du

Luis Ramallok, UNESCOko Batzorde Nazionaleko presidentea, pasa den abenduaren 13an Garapen Jasangarrirako Hezkuntzarako Nazio Batuen Hamarkadaren ziurtagiria

Eskuan eman zien, Pilar Unzalu-ri, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburua, eta Isabel Cela-ri, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua

2005-2014 Garapen Jasangarrirako Hezkuntzarako Nazio Batuen Hamarkada helburu nagusia honako hau da: XXI. mendeko gizarte-, ekonomia-, kultura- eta ingurumen-arazoei aurre egiteko, garapen jasangarriaren printzipioak, balioak eta jarduteak hezkuntzaren eta ikaskuntzaren esparru guztietan lantzea. Prozesu honetan guztian, garrantzitsua da jardunbide egokiak azpimarratzea, egindako ahaleginak balioesteko.

Baina, horrez gain, helburua arazo komunei aurre egiteko burututako jardunbide berritzaileak identifikatzea ere bada, gainerakoekin partekatu eta haiek ere aplika ditzaten.

Euskadiko Eskola Agenda 21 Eusko Jaurlaritzak sustatutako proiektua da. Proiektu horri esker, jasangarritasuna euskal hezkuntza-sistema formalaren ardatzetako bat bilakatu da. Gaur egun 474 ikastetxek, derrigorrezko hezkuntza duten ikastetxeen %69k, hartzen dute parte proiektuan: guztira 18.500 irakaslek eta 200.000 ikaslek baino gehiagok. Ikastetxe horiek Tokiko Agenda 21 lantzen duten 129 udalerritan daude. Proiektua Jasangarritasunerako Eskolen bitartez iritsi da bere maila gorenera, jada 60 eskolek lortu baitute aitorpen hori. Eskola horietan, etengabeko hobekuntza-prozesuak daramatzate aurrera jasangarritasunerako hezkuntzan kalitatea hobetzeko asmoz.

Horreigaitik, 2005-2014 Garapen Jasangarrirako Hezkuntzarako Nazio Batuen Hamarkadaren baitan- Eusko Jaurlaritzaren Eskola Agenda 21 proiektuak jasangarritasunerako hezkuntzaren alde burututako jardunbide egokia aitortzen du. Gure nahia da aitorpen hau proiektuak egindako bidearen lekuko izatea eta egiteko dagoen biderako arnasa ematea, Euskal Autonomia Erkidegoak DESDren alde lanean jarrai dezan.

Informazio gehiago:

Euskadiko Eskola Agenda 21

Garapen Jasangarrirako Hezkuntzarako Nazio Batuen Hamarkada

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco