Azken berriak
atzera ES|EN
Irailak 8: GIZA GARAPENARI BURUZKO 2005EKO TXOSTENAREN AURKEZPENA

Datorren irailaren 8an, 19.00etan, Euskadiko Kutxako Areto Nagusian (Gran Via 2, Bilbo) ondorengo aurkezpen hau egingo da, Giza garapenari buruzko 2005eko Txostena: Nazioarteko lankidetza bidegurutzean: laguntza, merkataritza eta segurtasuna desberdintasun handiko munduan

Giza garapenari buruzko 15. txosten honek, Milurteko helburuen inguruan egindako aurrera pausuak aztertzen ditu. Azterketa estatistiko bat izateaz gain, 2005eko txostenak, bete ez diren helburuak eta promesak suposatzen duten giza kostua nabarmentzen du. Nazioarteko lankidetza indartzearen beharrizana azpimarratuz,hiru zutabe nagusiak kontutan hartuta: laguntza, merkataritza eta segurtasuna.

2005 eko giza garapenari buruzko txostenaren aurkezpena honako hauen eskutik egingo da:

  • Javier Madrazo jauna, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte gaietako Sailburua.

  • Marta Ruedas andrea, Garapenerako Nazio Batuen Programaren (PNUD) Europako Bulegoko Alboko Zuzendaria.

  • Ruper Ormaza jauna, UNESCO Etxeko Lehendakaria.

Ekitaldi honen ondoren mahai inguru bat antolatuko da gai honen inguruan: "Giza garapena eta pobreziaren aurkako borroka: erronka global baten azterketa" eta honako hauek parte hartuko dute:

  • Maria Noel Baeza andrea, Garapenerako Nazio Batuen Programaren (PNUD) Europako Bulegoko Aholkulari nagusia. .

  • Fernando Casado jauna, nazio batuetako "Aitzakiarik gabe 2015" Milurtekoko Kanpainaren Estatu Koordinatzailea.

  • Felipe Gonzlez A. jauna, UPV-EHUko Nazioarteko harremanetako irakaslea eta Lankidetza Deszentralizatuko masterraren Zuzendarikidea.

  • Mikel Mancisidor jauna, UNESCO Etxko Zuzendaria.

UNESCO Etxeak, era berean, Txostenaren LABURPEN Ofiziala aurkeztuko du

Informazioa eta izen-ematea:

UNESCO Etxea: Tlf.: 94 427 64 32 / info@unescoetxea.org

Centro KOOPERA: Tlf.: 94 442 05 33 / r.fernandez@unescoetxea.org

Baieztapena eskertzen da

Informazio interesgarria:

Giza Garapenari buruzko txostenak

NN BB: Milurtekoko Garapen helburuak

"Aitzakiarik Gabe 2015" Kanpaina

Milurtekoko Garapen-Helburuan Txostena 2005 (pdf - 2.57 MB) (*)

Millenium Project

Garapenerako Nazio Batuen Programa (PNUD)

UNESCO eta Milurteko Garapen Helburuak

Euskadi: Milurteko Deklarazioari Atxikimendu Dokumentua

Antolatzaileak:

Babesleak:

Kolaboratzaileak:

(*) Dokumentu mota hauek ireki ahal izateko Adobe Acrobat Reader doako programa instalatuta eduki behar duzu. Instalatuta ez baduzu deskargatu dezakezu hemen klik eginda:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco