Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak parte hartuko du hezkuntza, ikerketa eta bakearen kultura hezkuntzaren mundu foroan

2010ean garrantzi handiko gertaera asko izan dira nazioarte-mailan. Horien artean aipa daitezke: Konpostelako Done Jakueren Urtearen beste ospakizun bat, milaka pertsona elkartu dituena; Munduko haurrei Biolentziarik Eza eta Bakean oinarritutako Kultura eskaintzearen aldeko Hamarkada (2001-2010), Nazio Batuek izendatuta; Milurteko Garapen Helburuak eta Zibilizazioen arteko Aliantzaren aldeko Ekintza Programa sortu zirela hamar urte; eta hamar urte dira, baita ere, Munduko Gizarte Foroa eta Hezkuntzako Mundu Foroa sortu zirela Porto Alegren.

Gertaera horiek ospatzeko, 2010 Foroa egingo da Santiago Konpostelakoan abenduaren 3tik 30era; mundu-mailan Bakearen Kulturaren inguruan egiten ari diren gertaera eta ekintza asko bilduko dira foro horretan.

Federico Mayor Zaragoza buru duen 2010 Foroak Nazio Batuen eta UNESCOren babesa du, nazioarteko beste erakunde batzuen laguntzarekin batera; Bakearen hezkuntzarako Galiziako Mintegiari eta Cultura de Paz Fundazioari dagokie Foroa antolatzea. Batzorde antolatzaile batek emango die laguntza erakunde horiei; bertako kide da UNESCO Etxea, eta hor daude ordezkatuta Bakea lortzeko Hezkuntza eta Ikerketaren arloko zentro, institutu, erakunde eta elkarte entzutetsurik gehienak.

2010 Foroak bere baitan hartuko ditu Informazioari eta giza eskubideei buruzko Nazioarteko Kongresua, Bakerako giza eskubideei buruzko Nazioarteko Goi-bilera, eta Memoria, Adiskidetze eta Bakerako Kulturari buruzko Nazioarteko Kongresua, Zibilizazioen arteko Aliantza Nazio Batuen Goi Mailako Taldeko kide eta Munduko haurrei Biolentziarik Eza eta Bakean oinarritutako Kultura eskaintzearen aldeko Hamarkadako (2001-2010) taldeko kide direnen bilera, eta horrekin guztiarekin batera gauzatuko diren arte- eta kultura-jardueren egitaraua.

2010 Foroaren baitan ospatuko da Hezkuntzaren Mundu Foroa ere (gaztelaniaz, FME); Hezkuntza, Ikerketa eta Bakerako Kultura du gai nagusi foro horrek eta gune irekia da ideien eztabaida demokratikorako, gogoetak sakontzeko, proposamenak azaltzeko, esperientziak trukatzeko, eta gizarte-mugimenduak, sareak, GKEak eta giza eskubideen eta bakerako kulturaren alde lanean ari diren gizarte zibileko beste erakunde asko antolatzeko. Hezkuntzaren Mundu Foroa abenduaren 10etik 13ra ospatuko da, eta honako hauek parte hartuko dute bertan: .

UNESCO Etxeak parte hartuko du foro horretan; Daniel Innerarity-k, UNESCO Etxearen ohorezko bazkideak, hitzaldi bat emango du abenduaren 13an: Gobernantza globala eraikitzea, gizarte zibiletik.

Halaber, UNESCO Etxeak parte hartuko du Hezkuntzaren Mundu Foroan aurkeztuko diren beste bi jardueratan ere: UNESCOren kide diren eskola-sarearen aurkezpena (abenduaren 11n) eta Euskal Herrian bakerako hezteari buruzko hitzaldia eta mahai-ingurua (abenduaren 13an); azken horretan parte hartuko dute, besteak beste, Txema Urquijok (Eusko Jaurlaritzako Biktimen Zuzendaritza), Maite Pagazaortuonduak (Terrorismoaren Biktimen Fundazioa), Pal Riosek (Lokarri) eta Edorta Martnezek (Gesto por la Paz).

2010 Foroa izango da Hezkuntzaren inguruan Europako historian egin den Jardunaldirik handienetakoa. 40 bat herrialdetako 1.000 parte-hartzailek 180 jarduera inguru egingo dituzte abenduaren 3 eta 5 artean; jarduera horien artean, 130 autogestionatutakoak izango dira eta ikasleekin egindako hogeiren bat esperientzia hezigarri ere izango dira Hezkuntzaren Mundu Foroan. Gainera, 3 zinema-ziklo, 5 kontzertu eta musika eta ikus-entzunezko jarduera ugari ere izango dira bertan.

Informazio gehiago:

Forum 2010

Programa osoa

Hezkuntzako Mundu Foroa

Antolatzailea:

Laguntzailea:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco