Azken berriak
atzera ES|EN
2010eko Giza Garapenari buruzko Txostenaren aurkezpen oficiala Gasteizen

UNESCO Etxeak, Nazio Batuen Garapen Programak (UNDP) eta Garapen Bidean erakundeak, Nazioen benetako aberastasuna: Giza garapenerako bideak lelopean, 2010 urteko Giza Garapenari buruzko Txostenaren aurkezpena burutuko dute, azaroaren 22an, Gasteizeko ARTIUM Zentru-Museoan, arratsaldeko 7etan.

Aurten, UNDPk argitaratutako txosten hauen 20. urteurrena ospatzen da, Giza Garapenaren Indizeak 20 urte ere betetzen dituela; hau dela eta, azken bi hamarkada hauetan gertatutako aurrerakuntzen azterketa egingo da, eta baita etorkizunari begira neurketak hobetzeko proposamenak egin ere.

Txosten honen aurkezpen ofizialean parte hartuko duten pertsonen artean, Isabel Pereira, UNDPko jakituna, Marta Ares, Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetzarako Zuzendaria, Arantza Chacnek, Garapen Bidean GKEaren lehendakaria eta Maider Maraak, UNESCO Etxearen Kultura eta Hizkuntzak arloko arduradunak hartuko dute parte.

Ekintza honetarako sarrera librea izango da eta txostenaren laburpenaren euskarazko aleak bananduko dira.

Konfirmazioa eskatzen da hurrengo telefonoan: 944 276 432 edo kultura@unescoetxea.org helbidean.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco