Azken berriak
atzera ES|EN
Asma Jahangir-ek irabazi du Giza Eskubideen Kultura Sustatzeko UNESCO/Bilbao sariaren II. edizioa

UNESCOko zuzendari nagusiak ohorezko hiru aipamen eman dizkie gobernuz kanpoko lau erakunderi. Aipamen horien bidez, munduan giza eskubideen kultura eraikitzearen alde gizarte zibilak egiten duen lan handia saritu nahi izan du zuzendari nagusiak.

Giza Eskubideen Kultura Sustatzeko UNESCO/Bilbao sariaren epaimahaia Parisen bildu zen, UNESCOren egoitza nagusian, 2010eko irailaren 20 eta 21ean. Bilera horretan, hauek hartu zuten parte: epaimahaiko presidente Leila Zerrougui andreak (Aljeria), epaimahaiko presidenteorde Kinhide Mushakoji irakasleak (Japonia), Paulo Srgio Pinheiro jaunak (Brasil), Nasila S. Rembe irakasleak (Hegoafrika), eta Janusz Symonides irakasleak (Polonia).

Epaimahaiak aho batez gomendatutakoari jarraiki, hizpide dugun saria Asma Jahangir andreari ematea erabaki du Irina Bokova UNESCOren Zuzendari Nagusiak. Sari horren bidez, giza eskubideen munduko kultura eraikitzearen alde Jahangirrek egindako ekarpen bikain eta ausarta saritu nahi izan du UNESCOk.

UNESCOko zuzendari nagusiak hauxe adierazi zuen prentsa-ohar batean: Azaroaren 16an (Tolerantziaren Nazioarteko Eguna) iragarri dugu Asma Jahangir sarituko dugula. Sarituaren izena ezagutarazteko egun hori preseski aukeratu izanak ohoratu egiten du, are gehiago, erlijioen eta kulturen arteko elkarrizketa, tolerantzia, elkar-ulertzea, eta bakearen aldeko elkarlana sustatzearen alde Jahangirrek hartu duen konpromisoa eta egin duen lana. Asma Jahangirrek ausarki defendatu du tolerantziarik ezaren eta bazterketaren erroak ezabatzeko hezkuntza erabili beharra dagoela".

Asma Jahangirren biografia (pdf - 83KB)

Saria abenduaren 10ean (Giza Eskubideen Eguna) emango da, ostiralarekin, Bilboko (Espainia) udaletxeko Arabiar aretoan.

Ohorezko aipamenak:

  • Parque por la Paz Villa Grimaldi korporazioa (Txile)

Korporazio horrek gorde eta sustatu du 1973 eta 1990 bitarteko diktadura militarrean hildakoen, biziraun zutenen, atxilotuen eta desagertuen oroitza; sekulako ekarpena izan da, beraz, giza eskubideen munduko kulturarentzat. Garai hartan, preso politikoak atxilotu, torturatu, eta galdeketak egiten zizkieten Villa Grimaldin. Villa Grimaldi korporazioak egia, justizia, eta giza eskubideekiko begirunea sustatzen du munduan. Haren helburuak, besteak beste, hauek dira: iraganean urratutako giza eskubideei buruzko informazioa lortzea; aurreiritziak eta bazterketa ezabatzea; oroitza oinarri harturik, giza eskubideei buruzko hezkuntza sustatzea; eta giza duintasunarekiko nahiz oinarrizko askatasunekiko begirunea, tolerantzia, eta adiskidetzea suspertzea.

Informazio gehiago (pdf - 55KB)

  • Cultura de Paz fundazioa (Espainia)

Fundazio horrek lan nabarmena egin du bakearen kultura eratzeko eta sendotzeko. Ohorezko aipamen horren bidez, beraz, fundazio horrek egindako jarduerak saritu eta goraipatu nahi izan dira; zehazki, bi programa hauek gauzatzeko egin duten ahalegina: batetik, Bakearen Kulturari buruzko Ekintza Plana eta Adierazpena Nazio Batuen 1999ko Batzar Nagusian onartua, eta bestetik, munduko haurrei indarkeriarik ezan eta bakean oinarritutako kultura eskaintzearen aldeko Nazioarteko Hamarkada (2001-2010). Izan ere, bi horiek gauzatzeko, gogoeta, ikerketa eta hezkuntza suspertu ditu, bai eta bakearen kulturaren balioekin konpromisoa hartua dutela erakutsi duten erakundeen, elkarteen eta gizabanakoen hainbat sare mobilizatu ere; alegia, giza eskubideetan eta zehazki, bakean bizitzeko eskubidean oinarritutako bakearen kulturaren alde lanean dihardutenak mobilizatu ditu.

Informazio gehiago (pdf - 55KB)

  • Frantzia, Asilo Herrialde & Itxaropena izeneko Nazioarteko Musika Federazioa (France terre dasile & Fdration internationale Musique Esprance Frantzia)

Herrialde guztiek nazioarteko hainbat betebehar hartu dituzte beren gain emigranteen eta azken horien senideen giza eskubide guztiak bermatzeko. Ohorezko aipamen honen bidez saritutako bi erakunde horiek, hain zuzen, betebehar horiek betearaztearen alde borrokatu dira. Bi elkarte horiek elkarlanean aritzen dira Musika: Hemengoa eta Hangoa lotzen dituen zubia (Music, a Bridge between Here and There) izeneko proiektuan. Giza eskubideen kultura sustatzea da proiektu horren helburu nagusia. Hura betezeko bidean, emigranteen eta kalte har dezaketen beste talde nahiz gizabanakoen eskubideak defendatzen dituzte, eta elkartasuna, giza duintasunarekiko begirunea, nahiz kultura-aniztasuna sustatzen.

Informazio gehiago (pdf - 89KB)

Informazio gehiago:

Giza Eskubideen Aldeko Kultura Sustatzeko UNESCO/Bilbo Saria

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco