Azken berriak
atzera ES|EN
Ingurumenaren Biografiak erakusketa Mungian ikusgai

Azaroaren 8tik 28ra ikusgai dago Mungian Ingurumenaren Biografiak erakusketa. Munduko hainbat herrialdetako pertsonek ingurumenaren aldetik beren inguruan izan diren aldaketei buruz egindako lekukotzak jasotzen dira erakusketan: Aral itsasoaren lehortzea, arrantzaren arazoa Kanbodian, klima-aldaketaren eraginez baliabideen urritzea Mongolian eta abar.

Erakusketan jasotzen da, orobat, Josebe Elorriaga Mungiako errotari eta baserritarraren testigantza.

Erakusketak Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du eta beste hainbat lekutan izan da ikusgai orain arte: UNESCOren Pariseko egoitzan, EHUko hiru campusetan, Euskadiko Biodibertsitate Zentroan (Madariaga Dorrea) eta hainbat ikastetxetan, esaterako.

Erakusketaren aurkezpenean han izan ziren Izaskun Uriagereka (Mungiako alkatea), Ruper Ormaza (UNESCO Etxeko presidentea) eta Andrew Richard (obraren egilea).

Tokia:

Mungiako Udaletxeko Erakusketa Aretoa.

Ordutegia:

Astelehenetik larunbatera: 18:00-20:00

Igandeak: 12:00-14:00 / 18:00-20:00

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco