Azken berriak
atzera ES|EN
Hedabideekin lan-gosaria Giza Garapenari buruzko Txostenari buruz UNESCO Etxean

Azaroaren 5ean Bilboko Unesco Etxearen egoitzan burutu zen hedabideekin lan-gosaria, 2010eko UNDPren (Nazio Batuen Garapen Programa) Giza Garapenari buruzko txostenaren euskarazko laburpenaren publikazioa dela bide.

Txosten honen mundu mailako aurkezpena aurreko egunean aurkeztu egin zen New York-en eta Euskal Herrian burutuko den aurkezpena, aldiz, azaroren 23an izango da Gasteizen, Isabel Pereira adituaren esku, UNDPko txosten hauek burutzen dituzten lantaldearen partaide, alegia.

Lan-gosarian Mikel Mancisidor-ek, UNESCO Etxeko zuzendariak eta Maider Maraak, Kultura eta Hizkuntzen programaren arduradunak hartu zuten parte, aurten Giza Garapenari buruzko txostenen argitalpenen 20. urteurrena dela bereiziki azpimarratuz. Hitzaldian, 20 urte hauen ospakizunaz baliatu behar garela nabarmendu zuten, orain arte egindakoaren balantzearen onurak neurtzeko eta etorkizunera begira tresna hau hobeagotzeko, hain zuzen ere.

Batzar honek eremu ezberdinetako hedabideak bildu zituen: Gaur Egun eta Teleberri albisteetarako ETB Telebista eta albisteetarako Euskadi Irratia eta Herri Irratia, alegia. Beste hedabide batzuk aldiz, Bizkaia Irratia esaterako, telefono elkarrizketen bidez egin zuten berri honen oihartzuna. EFE Agentzia, Europa Press eta Noticias de Gipuzkoa hedabideek ere, UNESCO Etxeak zabaldutako albistearen berri eman zuten.

Informazio gehiagorako:

Txostenaren munduko aurkezpena

Artikulua-Noticias de Gipuzkoa


Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco