Azken berriak
atzera ES|EN
2010eko Giza Garapenari buruzko Txostenaren mundu-mailako aurkezpena. Nazioen benetako aberastasuna: Giza garapenerako bideak

Gaur nazioartean Giza Garapenari buruzko Txostena aurkezten da, aurten txostenen 20. urteurrena eta Giza Garapenaren Indizearen 20 urteak ospatzen direlarik.

Giza Garapenari buruzko Txostena, aurrenekoa, 1990. urtean argitaratu zen, eta hasiera-hasieratik premisa soil bat izan da haren oinarri: Nazio baten benetako aberastasuna han bizi den jendearengan dago. Ideia horrek gidatu du abiapuntutik beretik txostenaren egiteko osoa. Baieztapen hori hainbat datu enpirikorekin eta garapena ulertzeko eta neurtzeko beste ikusmolde batekin berretsi du Txostenak eta, alde horretatik, eragin nabarmena izan du mundu osoko garapen-politiketan.

Hogeigarren urteurrena oroitzen duen edizio berezi honetan Amartya Sen ekonomialari eta Nobel Saridunaren hitzak jasotzen dira sarreran. Giza Garapenari buruzko Txostenaren sortzaile Mahbub ul Haq-ekin batera egin zuen lan Senek lehen txostena prestatzen, eta, orobat, ondorengo hainbat ediziotan ere hartu zuen parte.

2010eko Txostenak, ohiturari leial, garapenaren paradigmatik haratago jotzen du. 1990. urteaz geroztik lehen aldiz, azken hamarkada hauetako atzera begirako zehatza eta zorrotza egiten du 2010eko edizioak eta joera eta jarraibide askotan ezustekoak bereizi ditu urteotan guztiotan; etorkizunera begira ikasgai garrantzitsuen iturri izan diren joera eta jarraibideak. Bide askotarikoak daude, beraz, giza garapena lortzeko, eta horrek erakusten du ez dagoela formula bakar bat garapen iraunkorrerako, eta lor litekeela garapen iraunkor hori, eman direla aurrerapauso izugarriak epe luzera, baita ekonomiaren hazkunde-maila handirik gabe ere.

2010a baino urrunago jarri du mira aurtengo txostenak eta giza garapenaren funtsezko alderdiak aztertu ditu; hala nola, askatasun politikoak, jabetzea, iraunkortasuna eta pertsonen segurtasuna, eta, era berean, ikerketa eta politiken egitarau zabalagoa zehaztu du erronka horiei aurre egiteko.

Hala idatzi du Amartya Senek: Lehenengo Giza Garapenari buruzko Txostena argitaratu zenetik hogei urtera, eta egin diren lorpenak ikusita, bada zer ospatu; asko, hobeto esanda. Baina, aldi berean, tentu handiz jarraitu behar dugu, garai bateko ezbeharrak ebaluatzeko modu hobeak aurkitzeko, eta gizakien ongizatea nahiz askatasuna arriskuan jartzen dituzten mehatxu berriak hautemateko nahiz horiei erantzun ahal izateko.

Txostenaren hogeigarren edizioa giza garapenaren beharrizan horri emandako erantzuna da.

UNESCO Etxeak Txostenaren Laburpena euskaratu du, Eusko Jaurlaritzaren Garapenerako Lankidetzarako zuzendaritzaren laguntzaz. Euskarazko bertsioa Nazio Batuen itzulpen ofizialen barne hartzen da, beste hizkuntzen argitalpenekin batera agertuz.

Txostena Euskal Herrian aurkeztuko da azaroan Isabel Pereira, UNDPko adituaren parte hartzearekin.

Informazio gehiago:

Txosten osoa (Gaztelaniaz)

Txostenaren Laburpena (Euskaraz) (pdf - 6,67MB)

UNDP web gunea (Euskaraz)

Laguntzaz:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco