Azken berriak
atzera ES|EN
Azaroak 25-26: Bizkaia Eta Milurteko Ekosistemen Ebaluazioa. Tokiko ikuspegitik globalera eta alderantziz Nazioarteko Konferentzia

Bizkaiko Foru Aldundiak, UPV/EHUko Garapen Iraunkorrari eta Ingurumen-Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrak eta UNESCO Etxeak Bizkaia Eta Milurteko Ekosistemen Ebaluazioa. Tokiko ikuspegitik globalera eta alderantziz Nazioarteko Konferentzia antolatu dute. 2010eko Azaroaren 25etik 26ra Bilboko Euskalduna jauregian izango da.

Milurteko Ekosistemen Ebaluazioa Ikerketa-proiektuak giza ongizatea eta ekosistemen osasuna lotzen ditu eta, alde horretatik, hauxe du helburu nagusia: kudeatzaileei erabakiak hartzen laguntzeko tresnak eskaintzea hau da, Bizkaiko Lurralde Historikoak natura aldetik dituen balioei eta inguruneari buruz kudeatzaileek izan dezaketen ezaguera hobetzea eta, orobat, herritarren parte-hartzea, sentsibilizazioa eta ingurumen-hezkuntza bultzatzea.

Proiektuaren lehen fasea 2010eko abenduan amaituko da. Hori dela eta, egokiera ona da esperientziak eta lortutako emaitzak ezagutzera emateko, eta hala nola, Nazio Batuen Milurteko Ekosistemen Ebaluazioa nazioarteko programak hasieratik hona egindako bidea ezagutarazteko. Era horretara, Bizkaiko proiektua gizarteratzen lagundu nahi da, goiburuan adierazi moduan, globaletik tokiko mailara, eta alderantziz.

Informazio gehiago, programa osoa eta izen-emateak

Milurteko Ekosistemen Ebaluazioa Ikerketa-proiektua

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco