Azken berriak
atzera ES|EN
Ura eta Desoreka Soziala. Mazahua indigenen kasua Mexikon

UNESCO Etxeak Agua y Desigualdad Social. El caso de las indgenas mazahuas en Mxico (Ura eta Desoreka Soziala. Mazahua indigenen kasua Mexikon) liburua argitaratu du berriki, Anah Copitzy Gmez Fuentesen lana. Liburua Catarata argitaletxearen eskutik kaleratu da, UNESCO Etxea Saiakeren bilduman.

Munduko hainbat lekutan ura dela medio sortutako gatazkak askotan herritarren beste beharrizan batzuen ondorio direla erakusten du liburu argitaratu berriak, mazahua komunitatean gertatutakoa oinarri hartuta. Osasuna, etxebizitza duina, hezkuntza edo lurrak izatea dira aipatutako beharrizan horietako batzuk. Mazahua herri indigenako emakumeek oso gogor egin zuten borroka beren komunitateek ura eskura izateko eta ikur bihurtu zen emakume indigena haien eginahala. Ura eskueran izatea eta, banaketa arloan kudeaketa txarra egitearen ondorioz, ura eskuratzeko aukera izatea sarritan ez direla gauza bera islatzen du Mazahuako indigenen kasuak.

Anah Copitzy gizarte-antropologo mexikarra emakume haiekin batera bizi izan zen mazahua herrietan bertan. Hala, komunitate indigena horrek eta bereziki emakumeek bizitza-kalitate hobea lortzearen alde egindako borrokaren historia eta gobernuaren aurrean burututako mobilizazio politikoa azaltzen du Copitzyk liburuan. Munduan uraren justiziari dagokionez aurrerapauso batzuk ematen ari diren seinale dira komunitate horren lorpenak.

Agua y Desigualdad Social. El caso de las indgenas mazahuas en Mxico liburua herritarren eskura dago jada liburu-dendetan eta Catarata argitaletxearen web-orrian.

Hurrengo hilabeteetan aurkeztuko da argitalpena, bai Mexikon eta bai Euskal Herrian.

Informazio gehiago:

UNESCO Etxea Saiakerak bilduma Catarata argitaletxea

Albistea Mazahua indigenen uraren aldeko borroka Mexikon


Argitalpena erakunde hauen laguntzaz egin da:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco