Azken berriak
atzera ES|EN
Uztailak 27: Milurtekoko Garapen-Helburuei buruzko 2005eko Txostenaren aurkezpena

2000ko irailean mundu osoko 189 estatuko gobernuburuek Milurtekoko Deklarazioa hitzartu zuten Nazio Batuen Batzar Orokorrean. Deklarazioa 1990. eta 2000. urte bitartean egindako nazioarteko biltzarretan eta konferentzietan onarturiko helburuen sintesia da.

Deklarazioan oinarrituz Milurtekoko Garapen-Helburuak definitu ziren, 2015. urterako lortu beharreko 8 helburuen bilduma, hain zuzen. Helburuok ongizate ekonomikoari eta sozialari, eta ingurumen iraunkorrari egiten die erreferentzia, eta nazioarteko aliantzak erabiliz, parte-hartze demokratikoaren bitartez mundu orekatuago eta zuzenbidezkoagoa lortzea ahalbidetuko dute.

UNESCO Etxeak Milurtekoko Garapen-Helburuen Txostena prentsaurrekoan aurkeztuko du datorren 27an. Txostena Kofi Annan jn. Nazio Batuen Idazkari Orokorrak idatzi du eta, bertan, orain artean helburuok lortzeko eginiko pausuak aztertzen dira.

UNESCO Etxeak txostena euskaraz ere aurkeztuko du, izan ere itzulpen hori berezki denbora-tarte laburrean egiteko aukera izan baitu.

Aurkezpenean izango dira: Maria Noel Baeza and., Nazio Batuen Garapenerako Programaren (PNUD) Egitasmo Nagusietarako Arduraduna eta Mikel Mancisidor de la Fuente jn. UNESCO Etxeko zuzendaria.

Informazio gehiago:

UNESCO Etxea:     Tfnoa.: 94 427 64 32 / info@unescoetxea.org

Centro KOOPERA: Tfnoa.: 94 442 05 33 / r.fernandez@unescoetxea.org

 Prentsa Dossierra:

El Correo  (pdf - 846 KB) (*)

Deia        (pdf - 409 KB) (*)

Informazio interesgarria:

Milurtekoko Garapen-Helburuan Txostena 2005 (pdf - 2.57 MB) (*)

NN BB: Milurtekoko Garapen helburuak

"Aitzakiarik Gabe 2015" Kanpaina

Millenium Project

Garapenerako Nazio Batuen Programa (PNUD)

UNESCO eta Milurteko Garapen Helburuak

Euskadi: Milurteko Deklarazioari Atxikimendu Dokumentua

 

(*) Dokumentu mota hauek ireki ahal izateko Adobe Acrobat Reader doako programa instalatuta eduki behar duzu. Instalatuta ez baduzu deskargatu dezakezu hemen klik eginda:

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco