Azken berriak
atzera ES|EN
Getxoko Udaletxeak eta UNESCO Etxeak Klima-aldaketari aurre egiteko eta Kooperazio proiektua jarri dute abian

Pasaden asteazkenean, Getxoko alkateak, Imanol Landak, eta UNESCO Etxearen zuzendariak, Mikel Mancisidorek, proiektu hori aurkeztu dute Garapenari buruzko Informazioaren Mundu-Egunean ospaturiko jardunaldian. Egun horretan, Nazio Batuek mundu iritzi publikoari garapenari buruzko arazoak eta beharrak transmititzen dizkio, arazoa konpontzeko nazioarteko kooperazioa sendotzeko asmoz. Oraingo aldian, Getxoko Udaletxeak eta UNESCO etxeak aukera izan dute kazetariei eta komunikabideei ondorengoa azaltzeko: mundu mailako arazoaren irtenbidea aurrera egin dezan ezinbestekoa da, batetik, giza garapenean aldaketa-klimatikoak suposatzen duen mehatxuari buruzko informazioa hobeto hedatzea; eta iritzi publikoaren mobilizazioa, bestetik.

Proiektuak herri pobreen garapenean klima-aldaketak duen eragin negatiboaren inguruan Getxoko herritarrak sentsibilizatzea eta informatzea du xede, baita inpaktu negatibo hori zuzentzeko b ehar diren tresnen inguruan eztabaida piztea ere azaldu du Imanol Landak, Getxoko Alkateak.

Ildo horretan, Mikel Mancisidorrek mezu itxaropentsua ere zabaldu nahi izan du, klima aldaketa mehatxutzat jotzeaz gain egungo modeloa aldatzeko aukera bezala ere ulertu behar delako eta baita aurrera eraman beharreko politika mota guztietan gai berritzaileak sartzeko ere.

Prioektuaren sentsibilizazio jarduerak

Lehenengo jarduera egun horretan egin da komunikabideekin batera. Proiektuaren aurkezpenean, Getxoko alkatearekin eta UNESCO Etxeko zuzendariarekin batera, Aitana Uria UNESCO Etxeko Aldaketa-klimatikoaren arduraduna- eta Florent Marcellesi- Bakeaz-en ikertzailea- egon dira. Horiek, azalpen labur bat egin diete kazetariei klima-aldaketaren dimentsioak eta garapenerako dituen ondorioen gainean. Lehenengo ekitaldi horretan, komunikabideen profesionalei eurek duten rol garrantzitsuaz kontzientziatzea nahi izan da, eurek baitira arazo globalen inguruan arreta piztu dezaketenak; bereziki klima-aldaketak herri pobreen garapenean suposatzen duen mehatxua. Horretarako, gai horren inguruan tresnak eta materialak banandu zaizkie.

Hurrengo jarduerak:

Erakusketa: Aldaketa-klimatikoa eta garapena
Abenduaren 11tik 13ra, Getxotik Mundura Azokan
14tik 30era, Gobela Polikiroldegian

Tokiko erakundeekin lan tailerra
Abenduaren 21ean goizean,Villamonte Kultur Aretoan

Zineforum: dokumentala eta mahai-ingurua
Abenduaren 21ean arratsaldean, Villamonte Kultur Aretoan

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco