Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxea Ura Garapenerako Faktore moduan jardunaldietan, Angolan

Eduardo dos Santos Fundazioaren (FESA) XIV. Jardunaldi Zientifiko-Teknikoak iragan irailaren 21etik 24ra izan ziren Luandan. Aurtengo gaia hau izan da: Ura Garapenerako Faktore moduan.

Jardunaldietan mundu osoko irakaskuntzako ordezkariek, ur-operadoreek, nazioarteko erakundeek eta GKE-ek hartu zuten parte. Ura garapen sozialerako eta ekonomikorako faktoretzat hartuta hango eta hemengo esperientziak partekatu zituzten eragile horiek guztiek eta gaiaren inguruan eztabaidatu zuten.

Gai hauek aztertu zituzten besteak beste: Ura eta Milurtekoko Garapen Helburuak, klima-aldaketen aurrean egokitzea, mugaz gaindiko lankidetza, ura kudeatzen duten erakundeen gobernatzeko eredua eta aliantza publiko-pribatuak ura kudeatzeko. UNESCO Etxeak ere parte hartu zuen jardunaldietan eta, zehazki, giza eskubideen ikuspegitik jorratu zuen gaia.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco